Estatu kolpeari ez, manipulazioari ez! Venezuelarekiko elkartasuna!
Atzo egunez, Euskal Herriko hainbat alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozilok, elkarretaratzea burutu genuen "Historia berriz ere errepikatzen da Venezuelan. Estatu kolpeari ez, manipulazioari ez! Venezuelarekiko elkartasuna!" lelopean EITB, Antena 3, La Sexta eta El Mundoren egoitzen aurrean.
2014ko apirila. Hugo Chavez hautatutako presidentearen aurkako estatu kolpe saiakera gertatu zenetik 12 urte betetzen dira.
Egun, historia berriz ere errepikatzen da, aktore berberekin:
1. 18 hauteskunde porrot onartzen ez dituen oposizioak hautatua izan den Nicolas Maduro presidentea gobernutik bota nahi du.
2. Patronalaren gerra ekonomikoa, ezinegona sortu asmoz.
3. Biolentzia oposizioak gobernaturiko zonalde aberatsetan, kaos soziala sortzeko.
4. Eskuin-muturraren frankotiratzaileek hildakoak, gobernuari leporatzen zaizkionak.
5. Estatu Batuetako gobernuaren injerentzia, oposizio kolpistaren diru-iturri eta sostengu.
6. Eta aktore nagusia: nazioarteko komunikabideak. Horiek informazioa manipulatzen dute kanpo esku-hartzea
Estatu kolpe saiakera hau salatu eta hedabideek gertakariez eginiko erabilera interesatu eta manipulazioa salatzeaz bat, beste behin ere gure elkartasuna adierazi genion Iraultza Bolivarrari!