Israeli boikot aldarria bizirik Gasteizen
Palestinar herriak bizi duen egoeraren larritasuna salatzeko atzoko egunez Gasteizen elkarretaratzea eta ondoren manifestazioa burutu zuten joaldunen laguntzaz Mendizorrotzararte. Izan ere bertan, Gasteizko Jazzaldian Noak, Israelgo apartheid politikari zilegitasuna ematen dion abeslari israeldarrak parte hartu baitzuen. Horregatik Palestinar herriaren aldeko aldarriz eta Israeli Boikot oihuen artean Mendizorrotzan bigarren elkarretaratzea burutu zuten ehundaka lagunek.
Gogora ekarri nahi dugu ekainean Gasteizko jazzaldiaren Noa kantari israeldarrak parte hartzen zuela jakinda Euskal Herriko hainbat kulturgile eta akademikok bat egin eta Noari berari, gutun ireki bat helarazi ziotela. Ekaina amaieran Noak erantzun egin zien Euskal Herriko kulturgileei ondorengo eskutitzarekin. Hitzartze honen aurrean Euskal Herria-Palestina sareak ondorengo gogoera azaldu zion euskal jendarteari eta bereziki azaldu bakezale itxuraz mozorrotuta bada ere, Noak Israelgo apartheid politikari zilegitasuna eman besterik ez duela egiten bere erantzunarekin, eta hortaz, ezin dugula inolaz ere interpretatu Nazioarteko Zuzenbidearen gutxieneko printzipioekin bat egiten duenik:
1- Okupazioaren amaiera eta harresia bertan behera botatzea;
2- errefuxiatuen itzultzeko eskubidea 194. ebazpenak onartzen dien baldintzetan;
3- Apartheid politiken amaiera Israelen bizi diren palestinarrekiko.