Euskal Herriko hainbat eragile sozialok Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatibaren Federazioari Israelera egiteko duten bidaia bertan behera uzteko eskatu diogu
Euskadiko Nekazari Elikagaien Kooperatiben Federazioak, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadi-Israel Kultura Elkartearen (Havtajá) laguntzarekin, bidaia bat antolatu du Israelera, aurtengo abuztuaren 27tik irailaren 4ra bitartean. Herri palestinarrarekin elkartasunean lan egiten dugun gizarte eragileek kezka handiz ikusten dugu ekimen hau, izan ere palestinarrentzako bake justu bat lortzeko helburua izan beharrean keinu normalizatzaile bat baita, Palestinan Israelek abian duen apartheid Estatuaren konplize bihurtuz.
Herri palestinarraren kontra Israelek ezarritako apartheid sistema eta Gazan burutzen ari dituen krimenak salatzeko, eta era berean, bidaia bertan behera uzteko arrazoiak argitzeko asmoarekin, Euskal Herriko eragile sozial ezberdinok prentsaurreko bat deitu dugu. Bertan, Israelek Palestinako okupazioari amaiera jarri, errefuxiatu palestinarren itzulera eskubidea onartu eta palestinar-israeldarren berdintasun eskubidea berma dezan presionatzeko gaur egun dagoen tresna eraginkorrena Israeli Boikot, Desinbertsio eta Santzioen kanpaina (BDS) dela azpimarratzen dugu. Honegatik, euskal jendarteari kanpaina honi babesa emateko deia luzatzen diogu, israelgo apartheida Euskal Herrian ez normalizatzeko.
Sinatzen dugu: Komite Internazionalistak, Askapena, Asociación Paz con Dignidad, Asociación Palestina Biladi, Coordinadora de ONGD de Euskadi, Baskale, Mundubat, Fundación Paz y Solidaridad (CC.OO.), STEE-EILAS, ESK, ELA, LAB, CGT, EHNE, Comités de Solidaridad Palestina – Euskal Herria, SODePAZ, Sare Antifaxista, Bizilur, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Asamblea de Mujeres de Bizkaia, Aralar, Ikasle Abertzaleak, Ernai, Euskadi-Cuba,...