Palestinarekiko elkartasuna etenik gabe adierazi eta Israeli Boikot kanpainarekin konpromisoak hartzera animatzen dugu herria

Azken aste hauetan, inpotentzia eta amorruz bizi dugu Gazaren aurka Israelgo Estatua burutzen ari den sarraskia, etengabeko genozidio baten azken kapitulu odoltsua. Europako agintarien isiltasunari bizkar emanez, Euskal Herri osoan zehar, milaka dira palestinarrei elkartasuna adierazi eta herriz herri sionismoari hortzak erakutsi dizkieten internazionalistak. Zorionak denoi!

Mobilizazio deialdiek aurrera jarraitzen dute. Hemen deialdi batzuk, laster gehiago:

Abuztuak 6

ANTSOAIN 19:30etan ELKARRETARATZEA Euskal Herria enparantzan

IRUÑEA 19:00etan ELKARRETARATZEA Sarasate Pasalekuan

Abuztuak 7

DONOSTIA 20:00etan ELKARRETARATZEA Bulebarrean

Abuztuak 8

ORERETA 19:00etan ELKARRETARATZEA Niessen

Abuztuak 9

BILBO 12:00etan ELKARRETARATZEA Guggenheim Museoan

BAIONA 10:30etan ELKARRETARATZEA Herriko etxea aintzinean

OIARTZUN 11:30etan ELKARRETARATZEA Carrefourren

Herriaren aldarriari entzungor eginez ordea, gure herrian badira Estatu Sionistarekin kolaboratzen duten enpresa eta instituzioak. Horren adibide dugu Eusko Jaurlaritza bera. Euskadiko Nekazari Elikagaien Kooperatiben Federazioak, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenaren eta Euskadi-Israel Kultura Elkartearen (Havtajá) laguntzarekin batera, bidaia bat antolatu du Israelera, aurtengo abuztuaren 27tik irailaren 4ra bitartean.

Euskal internazionalistok ezin dugu honelakorik onartu. Inoiz baino gehiago, gure gorroto eta ezinegona bidaia hau gelditzera bideratu behar dugu, baita Eusko Jaurlaritza bera eta bidaian parte hartzen duten alderdiak salatzeko baliatu ere. Ondorioz, hau da Askapenak luzatu nahi duen mezua:

  • Palestinarekiko elkartasuna etenik gabe adierazteko dei egiten dugu.
  • Israeli Boikot kanpainarekin konpromisoak hartzera animatzen dugu herria.

  • Eusko Jaurlaritzari eta bidaian parte hartzen duten alderdi politikoei interpelazio zuzena egitera dei egiten dugu

Euskal Herria sionismorik gabeko herri izatea lortu behar dugu! Denon konpromisoarekin eguneroko lanarekin, Palestina aske bat izan dezagun. Haien garaipena gurea ere izango delako!