Ukraniar saskibaloi selekzioari... boikot!
Datorren Irailaren 4an, munduko saskibaloi txapelketa dela eta, Estatu Batuetako eta Ukrainako talde nazionalen arteko nor gehiagoka jokatuko da Barakaldon. Askapenatik, Euskal Herria-Donbas Komiteak burututako boikot deialdiarekin bat eginaz, irailaren 4ean arratsaldeko 17:00etan Barakaldoko BEC aurrean burutuko den mobilizazioan parte hartzera dei egiten dugu.
Kieveko erregimen kolpista eta neonazia, bere talde nazionalaren bidez ordezkatuta, Euskal Herrian jokatzea onartezina da. Euskal Herriak ezingo du inoiz onartu genoziden arteko kirol ekitaldi bat normaltasun osoz lehiatzea, are gutxiago Ukrainako gobernu kolpistak errusiar zein beste gutxiengo etnikoen kontrako garbiketa burutzen ari den bitartean.
Novorossijako errepublikaren autodeterminazio eskubidearen ukapena nahiz EEBBk zein EBk finantziatzen, babesten eta isilarazten ari duten Ukrainar exerzituaren sarraskien aurrean, euskal gizarteari erantzukizunez eta konpromezuaz erantzuteko deialdia plazaratzen diogu.
Hau dela eta, Irailaren 4an arratsaldeko 17etan Barakaldoko BEC aurrean Euskal Herria-Donbas Komiteak burutuko duen mobilizazioan parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu. Novorossijako herriaren aurkako operazio militarra burutzen ari diren kirol-ordezkari eta erantzule zuzenak boikotatzeko deialdia luzatzen dugu.