Som Països Catalans perqué som Valencianes

Paisos Catalanseko egoera sozio-politikoa ezagutzera etorri garen brigada bat gara. Bi nazioen arteko lotura hau Askapena -Euskal Herriko erakunde internazionalista- eta Itaca-ren artean eman da, azken hau Paisos Catalanseko esquerra independentistaren erakunde internazionalista izanik.

Orain arteko egunetan Pais Valenciàko Esquerra Independentistaren erresistentzi-borroka ezagutu dugu, zeina batez ere nazio eraikuntzan oinarritzen den, soilik Principat de Catalunyako lau probintzietan ematen ari den prozesu soberanista katalanaren testuinguruan. Gauzak honela, Valentzian COS sindikatua eta Endavantekin egon ginen, eta baita Alacanteko Esquerra Independentistarekin ere.

Azken hauek martxan jarri berri dute barne-mailako asanblada feminista ez-mixto bat, Valentzia hiriko Assamblea Ouverta de Donesen moduan, batez ere militantzia esparruan gertatzen diren genero zapalkuntzak landu eta gainditzeko.

Aipatutako azken asanblada hau L'Horta Zentro Sozial Okupatu anarkistan biltzen da. Bertan auzoarentzat diren proiektu alternatibo ezberdinek bat egiten dute, hala nola, auzokideek lantzeko eta elikadura burujabetzara bideratutako lur-eremuak. Ildo honetatik jarraituz, esan beharra dago Pais Valenciàn berebiziko garrantzia duela espazio alternatibo eta autogestionatuen bilaketa eta saretzeak. Hemen Casal eta Ateneuen sarea aipa dezakegu. Konkretuki Benimacleteko (Valentzia) Terra eta Alacanteko Tio Cuc ezagutu genituen, eta baita Burjassoteko Bassot zentro kulturala ere.

Azken honetan, herri-mailako asanbladako kide batzuekin batu ginen. Dinamika hauek herriko borroka sozialak batzen dituzte. Ez da munizipalismoa lantzen duen herri bakarra, Moncadan ere antzeko proiektu bat lantzen ari direla ikusi baikenuen AMUN izenpean. Aipaturiko azken bi mugimendu hauen helburua ez da soilik herri mungimendu gisa haztea, borroka instituzionala ere jorratu nahi baitute.

Gainera, borroka sozial eta nazionalaz gain, batez ere Burjassot herrian garrantzia berezia duen erresistentzia antifaxista ere aipatzekoa da Pais Valenciaren inguruan aritzean. Izan ere, mugimendu faxistak haientzako ahastezina eta onartezina izan zen Guillem Agulló gazte sozialista eta independentistaren erailketa gauzatu zuen Burjassoten; oraindik ere PPren gobernuak ordainarazi ez duen krimen faxista, beste hainbat eraso faxisten aurrean erakutsitako inpunitatearekin batera.

Ez da hau baina PPk herriaren aurka eginiko eraso bakarra. Alde batetik espekulazioaren presentzia beldurgarria bereziki aipagarria iruditu zaigu; bai Cabanyal auzoaren zein Valentzia hiriaren inguruan dauden ortuen suntsiketa behin ikusita. Cabanyal mediterraneo kostan turismoaren inguruan eraikitzen ez den azken auzoa da, 90 hamarkadatik kapitalismorik latzena irudikatzen duen proiektu urbanistiko baten zerbitzura jarri nahi dena, zeina zentrifikazioan oinarritzen den. Auzo honen asimilazioaz gain, Valentziako herriaren oinarria izan den lurra ere estali nahi du porlanak, bertakoen bizitzekin ere espekulatzen delarik.

Beste alde batetik, azken hamarkadetan PP-k aurrera eraman duen hizkuntza zapalkuntzaren kontrako borroka ere aipagarria da, batez ere Pais Valenciàren hegoaldean. Hala ere, asimilatua izan nahi ez duen herri honek borrokan dirau, bai Escola Valencianari esker umeak haien hizkuntzan hezituz, zein españolismoak sustatutako Valentziera eta Katalana bereizteko saiakerak zanpatuz.

 

Brigadaren gora-behera eta esperientziak zuzenean jarraitzeko @PaisosCatEH jarraitu besterik ez duzu!

Herrion borrokak iruten ari gara!