Madrileko eta Burgoseko herri eragileen dinamikak ezagutuz eman zioten brigadistek amaiera bidaiari
Madril kanpoaldeko auzo batzuen borrokak behin ezagututa, brigadistok hiriaren erdiguneko auzo famatuenetariko batera hurbildu ziren brigadistak: Lavapies auzora. Beittu zer azaldu diguten:
Hasteko, “Traficantes de sueños” kultur elkartearekin hitz egiteko aukera izan genuen haien lokalean bertan. Horren ostean, Lavapieseko etxe okupatuen mugimendua ezagutzeko parada izan genuen “La barraka” etxe okupatuko kideekin. Okupazio mugimenduaren inguruko proektuei buruz Madrilgo eta Euskal Herriko bizipenak elkartrukatu genituen.
Bazkal ondoren, “Diagonal” proiektu komunikatiboaren egoitzan bildu ginen. Herri mugimendutik herri mugimenduarentzat egindako komunikabide horren funtzionamendua argitu ziguten. Bertatik gertu, auzoan ezaguna den “La Karacola” elkarte feministaren lokalak daude eta bertako kideen eskutik, mugimendu feministaren nondik norakoak aztertzeko aukera izan genuen luze eta zabal.
Hurrengo egunean, erdiguneko auzuneak ikusten jarraitzeko, eta Madrilgo Kongresuan zein Sol plazan bisitatxo bat eman ostean, Malasaña auzoko proiektu garrantzitsuenetariko batera bertaratu ginen brigadistok, “Patio maravillas”era hain zuzen. Eraikin okupatuan, herri mugimendu eta instituzioen inguruko eztabaidan sakontzeko aukera izan genuen. Pil-pilean dagoen gaia. Izan ere, Madrilgo herri eta auzo askotan udal hauteskundeei begirako alternatibak sortzen ari dira eta apustu horrek dituen alde on eta arriskutsuen inguruan aritu ginen. Iluntzean jai giro alternatiboen eredu bat gertutik izateko, “Villa Vallekas”eko jaietara hurbildu egin ginen eta bertako “Caseta” eta egitarau alternatiboa ezagutzeko parada izan genuen.
Inguruetako eta erdiguneko auzoak ezagutu ostean, auzo bakoitzean errealitate anitzak bizi direla argi geratu zitzaigun. Auzoetako identitate eta nortasun kutsu anitzak bizitzeko aukera izan genuen. Pentsa, ironikoki Madrilen hitz bat sortu egin dute fenomeno honetarako: Barrionalismoa!
Madril ondoko hiri batean eman genion hasiera asteburuari, Alcorconen zehazki. Hiri honetako ateneoan, Alcorcon eta Mostoleseko herri mugimenduko partaideekin bildu gien eta herri mugimenduak, jai herrikoiak eta ortu okupatuak izan genituen mintzagai, ostean, bertako ortu okupatuak ikusteko aukera izan genuen. Bertatik, orain dela hilabete gutxi desalojatutako “Casa Taller” etxe okupatuaren berri izan genuen eraikinaren kanpoaldean. Hango lagunak agurtuta, Vallekasera bueltatu ginen eta bertan Gaztelako mugimendu independentistako kideen agurra jaso genuen.
Brigadari bukaera emateko, brigadistok Burgoseko bidea hartu genuen. Azkenaldian ezaguna egin den Gamonal auzora gerturartu eta bertako borrokak ezagutu genituen, baita auzoan bertan okupaturik daukaten (zinema bat zen) eraikin autogestionatua. Lokaletik irten eta auzoan dauden ortu ekologiko okupatuetara joan ginen, proiektu horretaz zein frakingaren erronkaz aritu ginen hango kideekin.
Esperientzia internazionalista honi behar bezalako bukaera emateko, brigadistoi agur moduan, “Fuentes blancas” auzoan antolatu ziguten bazkari herrikoian parte hartu genuen Euskal Herrira bueltatu aurretik.
Entalto Aragón!
Viva Castilla!
Gora Euskal Herria!
Hamaika herri borroka bakarra!