Kurdistango borrokari elkartasuna adierazteko mobilizazioak Iruñea eta Bilbon
Datorren urriaren 31ean eta azaroaren 1ean, Kurdistango borrokari elkartasuna adierazteko mobilizazioak burutuko dira Iruñean eta Bilbon hurrenez hurren.
Azaroaren 1ean, larunbata, Europa osoan mobilizatzeko deialdia luzatu dute. Zehazki, EUTCk (EU Turkey Civic Comission) egin du, Turkiak Europar Batasunarekin bat egite aldera jarritako irizpideak betetzen dituen aztertzen duen hiritar erakundeak. Kurdistango Nazio Kongresuaren (KNK) babesa ere jaso du.
Deialdiari erantzunez, Iruñean Askapenak eta Bilbon Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimenak mobilizazioak antolatu dituzte Kobaeinen (Kurdistan) ematen ari den erresistentziari elkartasuna eta sustengua adierazi eta Estatu Islamikoa eta horren aurrean mendebaldeko gobernuek duten pasibotasuna errefusatzeko.
IRUÑEA: urriak 31, elkarretaratzea Sarasate pasealekuan (parlamentuaren aurrean) 19:00etan
BILBO: azaroak 1, manifestazioa Bilboko udaletxetik abiatuko da 12:00etan