EHL sareko lagunak ere urtarrilaren 10ean Bilbon izango dira
Euskal Herriaren Lagunak, Euskal Herriarekiko elkartasun komiteetatik urtarrilaren 10ean euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzea aldarrikatzeko manifestazioarekin bat egin eta bertan izango direla adierazi dute ondorengo mezuarekin.
(beherago gazteleraz, abajo en castellano)
Aurreko urrian Euskal Herriak bidelagun gaitu kanpaina aurkeztu genuen Leitzan, eta ordutik, Euskal Herriko errepresioaren aurpegi ezberdinak lantzen egon gara, nola epaiketa politikoak, dispertsioa, edo preso gaixoen egoera. Iniziatiba honetan, pasa den azaroaren 28an, hileko azken ostiraletan Euskal Herriko hiri eta herri gehieetan bezala, Euskal Preso Politikoen dispertsioaren amaiera exijitzeko kontzentrazioak egin genituen, duela 25 urte baino gehiagotik ezarria dena nahiz eta Euskal Herrian azkeneko garaian gatazka konpontzeko ematen ari diren pausoak emanda.
Ondo dakigu, Euskal Preso Politikoen aferan, Estatu Espainola eta Frantsesa mugitzeko modu bakarra aktibazio eta mobilizazio herritarra dela. Horregatik, guk ere martxa egingo dugu zuekin batera urtarrilaren 10ean. Zuen borrokaren garrantzia ulertzen dugu eta gure egiten dugu. Horregatik, data seinalatu honetan, aurrekoetan egin bezala, zuen bidelagun izango gara Bilboko kaleetatik eta Euskal Preso Politiko guztien etxeratzea exijituko dugu.
Orain inoiz baino gehiago presoen eskubideen aldeko borroka indartzen jarraitu behar da, kartzeletan preso bat dagoen bitartean ez baikara libre izango. Manifestazio hau urte osoan zehar egin beharreko lanaren bultzada izan beharko da, Euskal Herriarekiko elkartasun komiteok konpromiso hau gure egiten dugu. Horrez gain, Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren gaineko konpromisoa ere indartuko dugu, milaka euskal herritarrek beraien borrokaren bidez hau bizirik mantendu duten bezala. Euskal Herriak ez du inoiz bide hau bakarrik egingo! Zuen bidelagun izango gara, borrokan!
Urtarrilaren 10ean denak Bilbora!
Euskal Preso eta Iheslariak Etxera! Kalera!
Gora Euskal Herria Askatuta!
Gora borroka Internazionalista!
El pasado octubre presentamos en Leitza la iniciativa Euskal Herria no camina sola y desde entonces, hemos estado trabajando las diferentes caras de la represión en Euskal Herria, ya sean los juicios políticos, la dispersión o la situación de los presos enfermos. En esta iniciativa, el pasado 28 de noviembre, como cada último viernes en prácticamente cada pueblo y ciudad de Euskal Herria, nos concentramos para exigir el fin de la dispersión de las y los presos políticos vascos, en vigor desde hace más de 25 años a pesar de los pasos dados en estos últimos años en Euskal Herria para resolver el conflicto.
Sabemos bien que la única manera de hacer mover a los Estados español y francés para dar solución a la situación de las y los presos políticos vascos es la activación y movilización popular. Por ello, nosotros también marcharemos junto a vosotros el próximo 10 de Enero. Entendemos la importancia de vuestra lucha, y la tomamos como nuestra. Por ello en esta fecha tan señalada caminaremos, como hasta ahora hemos hecho con vosotras por las calles de Bilbao y exigiremos la la vuelta a casa de todos los presos políticos vascos.
Ahora más que nunca hay que seguir reforzando la lucha por los derechos de los presos, porque, mientras haya un solo preso en las cárceles nosotras tampoco seremos libres. Esta manifestación tiene que ser el empuje del trabajo que hay que reforzar durante el año, compromiso que hacemos propio los comités de solidaridad hacia Euskal Herria. Así bien, reforzaremos nuestro compromiso solidario hacia la lucha de liberación nacional y social que con el trabajo de miles de personas comprometidas se ha logrado mantener viva. Euskal Herria nunca caminara sola! Estaremos con vosotras en el camino, en la lucha!
Urtarrilaren 10ean denak Bilbora!
Euskal Preso eta Iheslariak Etxera! Kalera!
Gora Euskal Herria Askatuta!
Gora borroka Internazionalista!