Udara honetarako 4 brigada helmuga berri; Galizia, Mexiko, Brasilgo MST eta Kurdistan
Pasa den urtean brigada helmuga berriak izan genituen, eta abenduan aurreratu bezala, udara honetarako ere borroka ezperientziak berriak ezagutzeko asmoz, orain artekoez gain, 4 brigada berri antolatu ditugu: Galizia, Mexiko, Brasil eta Kurdistan. Hemen labur brigada hauetan ikusi eta bizi ahal izango duguna:
Galizia:
Brigada honen helburuan galiziar herriak aurrera daraman askapen borroka sozial eta nazionala ulertzea da. Historia luzeko herria da, eta duen kokapen estrategiakoa kontuan izanda karamelo hutsa interes inperialistentzat.
Brigada honen bitartez galiziako herriak bere helburuak lortzeko aurrera daraman estrategiak ezagutuko ditugu. Frente guztietan antolatuta, gaur egun aurrera daramatzan borrokak zeintzuk diren ikusiko ditugu.
Honekin batera, borroka egiten duen edozein herrik bizi duen errepresioak galiziako herriaren aurka egindako jazarpena ezagutuko dute brigadistek, eta eraso hauei aurre egiteko nola antolatzen diren ikusi.
* Iraupena eta data
Astebete eta 10 egun bitarteko brigada izango litzateke eta uztailean burutuko.
Movimiento Sin tierra de Brasil (MST)
Zalantzarik gabe, lurrik gabeko landa langileen mugimendua, kapitalismoaren aurkako borrokan eta herri boterearen artikulazioan erreferente handienetariko bat da. Horregatik hain zuzen, oso aberasgarri eta beharrezkotzat jotzen dugu lehen eskutik, lurren okupazio, autogestio eta herri partaidetzan oinarritzen diren MSTko asentamendu eta kanpamenduak ezagutzea.
Borroka esperientziak hauekin batera ezinbestekotzat jotzen dugu hauek garatu ahal izateko MSTek berak hezkuntza herritar eta militantziaren formaziorako garatzen dituen planteamenduak ezagutzea.
* Iraupena eta data
Brigada uztaila edo abuztuan izango litzateke eta 2-4 aste bitarteko iraupena izango luke.
INFO gehiagorako:
Mexiko
Komunitate zapatistetara brigada antolatuz zapatismoa bertatik beratara ezagutzea da asmoa. Izan ere hainbat dira zapatismoak munduari egin dakizkion irakaspenak, Autonomia maila guztietan nola osatzen duten, lurrarekiko errespetuz eta lurrarekin batera bizi eredua nola gauzatzen duten, jatorrizko herrien erresistentzia, herri boterea nola osatzen duten egunerokotasunean. Brigada honen bitartez beraz, Euskal Herria eta Mexikoko zapatista mugimenduaren artean zubiak erakitzea da asmoa, bateko eta besteko bizipenak elkar trukatuz.
* Iraupena eta data
Hilabete bateko brigada izatea aurreikusten da, 3 astez komunitateetan egonik eta seguruna abuztuan burutuko da “la escuelita” formazio ikastaroekin batera.
INFO gehiagorako:
- Karakolak mantso baina sendo
Kurdistan:
Kurdistan estaturik gabeko naziorik handiena da, eta urte luzez eskualdeko eta mundu mailako potentzien sarraski politikak pairatu ditu, izan ere, lur zati honen aberastasun energetikoak eta Europa eta Asiaren artean duen kokapen estrategikoak Ekialde Hurbilean estrategia inperialistarentzako ezinbesteko helburu bilakatzen du.
Honela herri honen historia zaharra erresistentzia historia da, eta horregatik demokrazioa oinarri duen auto-antolakuntza herritarra lehen eskutik ezagutu, Konfederalismoa Demokratikoaren zutabe estrategien berri jasotzea interesgarria deritzogu. Bai eta mugimendu feministarekin, gazte mugimenduarekin, errepresioaren aurkako mugimenduarekin edo eta kurdueraren aldeko mugimenduarekin esperietziak elkartrukatzea.
* Iraupena eta data
Brigada uztaila edo abuztuan izango litzateke eta 2-4 aste bitarteko iraupena izango luke.
Interesa, zalantzak, galderak dituzula ere idatzi lasai brigadak@askapena.eus helbidera. Jarriko gara zurekin harremanetan eta guztia argitzen ahaleginduko. Izen emateko epea martxoaren 31ean itxiko dugu.
Hemendik aurrera hitzaldi ugari antolatuko ditugu Euskal Herriko txoko ezberdinetan #brigadak15 aurkezteko. Hemen data batzuk:
- Osteguna 29
BILBON ostegun internazionalistei hasiera emango diegu Bilbo zaharreko Goizalde Kultur Elkartean. Lehen hitzordu honetan pasa den urtean Argentina-Uruguayn izandako brigadistek Maputxe herriak bizi duen egoeraren berri emango dute.
ALTSASUN #brigadak15 aurkezpenarekin batera “Zer ari da gertatzen Ukranian?” hitzaldia izango da Gaztetxean
- Ostirala 30
ONDARRUN #brigadak15 aurkezpenarekin batera “Kurdistan, estaturik gabeko nazio handiena hitzaldia” hitzaldia izango da
- Larunbata 31
ARRASATEN gaztetxean inperialismoaren aurkako eguna ospatuko dute. Bertan Ukraniako inperialismoa eta Donbasseko herri erresistentzia izango dute mintzagai eta #brigadak15 aurkeztuko
- Otsailak 3
IRUNEN #brigadak15 aurkezpenarekin batera “Kurdistan borrokan” hitzaldia izango da Karlos Zurutuza kazetari independientearen eskutik.