Hassanna libre manifestazioa urtarrilaren 31ean Bilbon

Hassannaren egoeraren aurrean Euskal Herriko eragile ezberdinak batu eta urtarrilaren 31a larunbata, arratsaldeko 17:00tan Bilbon manifestazio egitea adostu dugu. Gurekin batera Hassannaren egoera salatu eta mobilizazioarekin bat egin nahi duten eragileei datorren asteartean urtarrilak 27, goizeko 11:00etan Arrupe Etxean (Bilbon) burutuko dugun agerraldira hurbiltzeko gonbidapena luzatu nahi dugu.

Bereziki euskal jendarteari Hassannaren egoera salatzeko kalera atera eta indarrak batzeko deia egin nahi diogu! Hemen datozen egunerako deialdi batzuk.

MOBILIZAZIOAK deialdiak

- Hernanin urtarrilak 27 asteartea, 20.00etan gudarien enparantzan

- Zarautzen urtarrilak 29 osteguna, 19:30etan lege zaharren enparantzan

- Iruñerrian urtarrilak 29 osteguna, 20:00etan udaletxe plazan

- Laudion urtarrilak 29 osteguna, 19:00etan Lamuza plazan

- Tolosan urtarrilak 27, arratsaldeko 19:30tan Udal Batzarrak Hassannari buruzko mozioa aurkeztuko du eta urtarrilak 28 asteazkean elkarreraratzea egingo da arratsaldeko 19:00etan Tolosako Triangulo plazan

- Gasteizen

urtarrilak 29, arratsaldeko 19:30etan elkarretaratzea korreosen

otsailaren 5ean, ostegunean 19:00etan giza katea Andra Mari zuritik Gobernu espainiarraren subdelegaziora

- Agurainen Hassannaren aldeko mozioa sartuko da udalean eta plenora agertzeko deia egin dute urtarrilaren 29an arratsaldeko 19:00etan

- Usansolon urtarrilak 30 ostirala Martilluen enparantzan

- Elizondon otsailak 4 asteazkena 20:00etan Elizondoko plazan

- Iruñean otsailaren 3an asteartea, 19:30tan gaztelu enparantzan.

* Deialdi berrien berri jakin ahala joango gara informazio berritzen. Zure herrian ekimenik antolatu baduzu jakinarazi mesedez. 

AUTOBUSAK antolatzen ari dira Biboko manifestaziorako juteko:

- Iruñerrian izen emateko idatzi irunea.askapena@gmail.com helbidera edo elkarretaratzean bertan ere aukera izango da. Autobusa 14:30etan aterako da Tres Reyesetik  

- Zarautzen izen ematea Arrano eta Eguzki tabernan. Larunbatean 15:30etan aterako da Eguzki aurretik

- Hernanitik

- Donostiatik, izen ematea Rekalde eta Kaxilda tabernetan

- Arrasate eta Oñatitik autobusa izango da Bilbora. Oñatitik 15:00etan aterako da eta 15:15etan berriz Arrasatetik. Izen ematea Irati eta Jaizabel tabernan.

- Gasteizetik, izen emateko Hala Bedi tabernan eta RASDen lagunak elkartean. Autobusa Txapelatik, Pastor kaletik aterako da larunbatean

Hassanna libre!
Sahara Askatu!

Askapenatik gogor salatu nahi dugu, beste behin ere, Espainiar Gobernuak Sahararen auzian duen jarrera. Urtarrilaren 19an igorritako dokumentuan, Hassanna Aalia gazte sahararrari asilo politikoa ukatu dio, hamabost eguneko epean espainiar lurraldea uzteko aginduarekin. Datozen egunetan antolatu eta iragarriko diren mobilizazioetara adi egoteko deia egiten diogu euskal jendarteari!

Hassanna Aalia (1988 Aaiun) 2011an atxilotua, torturatua eta espetxeratua izan zen. 2010. urtean Gdeim Izik (duintasunaren kanpalekua) bezala ezagutu zen protesta baketsuan parte hartu izanagatik. 2013. urtean epaitu zuten, bera presente izan gabe Marokoko Epaitegi militarrean.

Hassanari zein beste zenbait sahararri, bizi osoko espetxe zigorra ezarri zien auzitegiak (2013ko otsailaren 17an), aipaturiko kanpalekuaren antolaketa leporatuta. Inguruabar honetan gogoratu nahi dugu Rabaten buruturiko epaiketa militarra nazioartean gaitzetsia izan zen, eta bertan izandako ikuskatzaileek honen funts gabezia argia salatu zuten.

Epaiketa burutu zenean, bera Hego Euskal Herrian aurkitzen zen, eta jadanik eskatua zuen Asilo politikoa Espainian (2012an eskatu baitzuen, epaiketa militarra burutu baino lehen). Honek hiru urte beranduago eman dio ezezko erantzuna, jakinik Hassanna bere sorterrira itzultzeak atxiloketa, torturak eta bizi osoko espetxealdia suposatzen dituela. Irmoki salatu nahi dugu Espainiar Gobernuaren erabakia, logika ororen eta oinarrizko eskubideen aurkakoa baita.

Geroz eta ageriagoa da Espainiar gobernuak Marokorekiko duen hurbiltasuna, eta hau horren urrats bat gehiago besterik ez da. Konplizitate eta kolaborazionismo horren atzean dauden interesak ez dira berriak Espainiak Saharar lurrak legez kontra Marokori esleitu zizkionetik ez baitute etenik izan.

Aski da, eta gaurkoan ere Espainiari bere zor historikoa kitatzeko unea aspaldi igaro zela oroitu nahi diogu, Giza Eskubideen aurka egiteko unea amaitu dela! Ez dugu onartuko Hassanna Marokora igorri eta bizi osorako kondenatzea! Hare gutxiago Saharar herriaren aurkako eraso berri baten parte izatea! Guk gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diogu bai Hassannari zein bere inguruari ere, eta baita nola ez Saharar Herriari !

Okupazioarekin amaitu!

Sahara Askatu!

Hassanna libre!

 

Euskal Herrian, 2015eko urtarrilaren 22an.