Brigadista naizelako.....

Herri bakoitzak bere sua dauka, su hori da hain zuzen batzen gaituena, borrokan aurrera egitera bultzatzen gaituena. Herrion arteko xamurtasun sua itzali nahian dabil Espainiar Estatua, baina Sirokako lagunek abestu bezala, "ez dago itzal dezakeen ekaitzik!"

28 urte luzetan zehar milaka izan zarete gurekin batera herrion arteko borrokak irun dituzuen kideak. Milaka beste herrietako askapen borrokak bertatik bertara ezagutu eta gure herriaren borroka lau haizetara zabaltzeko konpromiso hartu duzuenak. Milaka elkartasun zubiak eraiki eta borroka internazionalista zuena egin duzuenak. 

Orain, herrion arteko xamurtasun sua elikatu eta bizirik mantentzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Atera zazu “BRIGADISTA NAIZELAKO, ASKAPENA AURRERA!” lemapean argazkia eta bidaliguzu!

Dagoeneko argazki batzuk jaso ditugu, Venezuelan izandako kideak, 95ean Salvadorren egondakoak, Argentinan.... baina zurea falta zaigu! Animatu eta bidali!

Helbidea: askapena.prentsa@gmail.com

Gora brigadistak!

Gora Euskal Herria internazionalista!