Gipuzkoako Diputazioak Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Unai Vázquez eta Gabi Basañez auziperatuei harrera egin die
Gaur goizean Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak eta Nazioarteko Lankidetzako zuzendari den Arantzazu Santosen Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Unai Vázquez eta Gabi Basañez auziperatuei harrera egin die Diputazioan eta espetxe zein ilegalizazio eskaeraren aurrean babesa adierazi die.
Espetxe eta ilegalizazio eskaeren aurrean, dagoeneko Euskal Herriako eragile politiko, sozial eta sindikal ezberdinen babesa jaso dugu eta nazioartean ere, munduko hamaika txokotako eragile zein norbanakoen atxikimendua jasotzen ari gara. Elkartasun hau guztia batzeko datorren apirilaren 25ean ekitaldi politikoa burutuko dugu Zarautzen. Atxikita bidaltzen dizuegu oharra, aukera bazenute argitaratzeko.
a 30 urteko ibilbide honetan herrion arteko xamurtasun sua elikatu eta elkartasun zubiak eraikitzen jardun dugu; brigaden bitartez, eskuhartze inperialistak salatuz edo beste herriekiko elkartasun ekimen eta kanpainak garatuz. Argi utzi genuen Donostiako Doka antzokian 28 urteetako militanteen babespean eginiko agerraldian, estatu espainiarrak ilegalizatu nahi duena internazionalismo iraultzailea, abertzalea eta herri mugimenduko kidea dela. Eta izaera horren erakusle da Euskal Herrian eta nazioartetik jasotzen ari garen babes eta elkartasun guztia.
Eskerrik asko benetan guztiei!
Gora Euskal Herria internazionalista!