Aste internazionalista egingo dute 7Katu gaztetxean maiatzaren 11tik 15era bitartean
Bilboko Alde Zaharreko Ernaik internazionalismoa gazte prespektibatik ulertu eta lanean jarraitzeko formakuntza saioak antolatu ditu. Aste osoko ekimenei amaiera emateko, maiatzaren 15ean Askapenako kideak bertan izango gara Euskal Herrian errotutako internazionalismo iraultzaileaz hitz egiten.
Maiatzaren 11ean hasiera emango diote Bilboko Alde Zaharreko 7Katu gaztetxean aste internazionalistari. Aste guztiko ekimen honetan Ukrania, Siria, Latinoamerika zein Palestinako errealitateak izango dituzte mintzagai. Alde Zaharreko Ernairen eskutik datorren iniziatiba honen helburua gazteen “begirada gure zilborretik altxatu eta munduko askapen borroka eta herri boterearen esperientzietatik ikasteaz batera, inperialismoaren esku-hartze eta errepresioaz” ohartzea da.
Hain zuzen ere bide honetan Ernai gazte antolakundearen #Karenka10 boletinaren azken alean internazionalismoa eta Askapenaren ikus-entzunezkoa egin dute