Datorren uztailaren 13tik 19ra ospatuko den frackanpadan parte hartuko du Askapenak
Atzo, uztailak 13 hasiera emango zitzaion Gasteizen frackanpada 2015 ekimenari, Euskal Herrian egingo den frackingaren aurkako nazioarteko akanpadari hain zuzen ere. Egitarau mardula antolatu dute eta Askapenako kideok hitzaldi ezberdinetan parte hartuko dugu.
Euskal Herrian bezala, beste herri batzuetan ere fraskingaren aurkako erresistentzia borroka bizi bizirik da, eta beraz, etsai berdina dugun heinean beharrekoa izaten jarraitzen du herrien arteko esperientzia trukaketa eta harremana. Antolatzaileek adierazi dutenaren arabera 12 herrialde desberdinetako jendeak erakutsi du bertaratzeko asmoa.
Uztailaren 13tik 19 arte burutuko den nazioarteko topaketa hauetan hamaika ekimen eta hitzaldi antolatu dituzten eta zalantzarik gabe, ikuspegi internazionalista presente izango da hauetako askotan. Hemen duzu egitaraua ikusgai: programa.
Guk, ostegunean hilak 16, bi hitzalditan parte hartuko dugu. "Amezana de los tratados de libre comercio" izenburupean antolatuko mahai inguruan TTIP eta antzerako itunen inguruan jardungo dugu Juan Hernandez (EHU) eta Julia Marti (RES) kideekin batera. Aldi beren, "La solidaridad internacionalista bajo amenaza" saioan, 5 militante eta erakunde internazionalisten aurkako espetxe eta ilegalizazio arrazoien inguruan jardungo dugu.
Ostiralean hilak 17, "Gobiernos de izquierdas ¿Alternati va?" mahai inguruan parte hartuko dugu Esti Redondo (internazionalista eta baserritarra) eta Jesús González (Mugarik Gabe) kideekin batera.
Askapenatik, ekimenaren deialdiarekin bat eginda bertaratzeko deia luzatu nahi diogu euskal jendarteari!