"Esperientzia ikaragarria izan da Galizako errealitatea ulertzea eta ezagutzea"
Amaitu da Galiziako brigada, dagoeneko Euskal Herrian dira brigadistak. Eta motza izan bada ere, edukiz zinez aberatsa izan dela ezin uka, "esperientzia ikaragarria izan da Galizako errealitatea ulertzea eta ezagutzea" azaldu digute bigarren eta azken kronika honetan. Irakurri zuk zeuk!
Sementeko kideekin batu ostean (1. kronika) eguna bukatzeko zentro sozial batean Que Voltem para a casa kolektiboa ezagutu genuen. Kolektibo hori Preso politiko galegoen familiar eta lagunez osatua da. Galizan, gaur egun 5 preso politiko dira (bat askatua izan zen Aberri Egunaren bezperan) eta Euskal preso politikoek bezala, dispertsioa pairatzen dute.
Vigo atzean utzita, Lugora abiatu ginen gogotsu. Lugotik hurbil dagoen herri batera eraman gintuzten bazkaltzera, ibai baten alboan, lasaitasunera. Bazkal ostean, Lugo erakutsi ziguten eta bertako zentro sozialean bigarren hitzaldia eman genuen. Dena den, Burela izeneko kostaldeko herri txiki batean egin genuen lo.
Hurrengo egunean, Galiziako kostaldetik ibili ginen eta ondo ibili gainera. Zorte handia eduki genuen brigadistok egun horretan egokitu zitzaigun gidaria dela eta. Zeramika enpresa bat, parke bat eta Galiziako hondartza paregabeak erakutsi zizkigun, dena korrika eta presaka, ilusio handiz. Guztiz txundituak geratu ginen eta eskerrak eman behar dizkiogu egun hori gurekin pasa zuen pertsonari. Arratsaldean, Galizako Sindikatu Labregoarekin hitzordua eduki genuen Burelako zentro sozialean eta bertako landako egoeraz asko ikasi genuen: esnearen ekoizleen inguruko borrokak, eukaliptoenustiapenak… izan genituen mintzagai. Honen ostean, eguna bukatzeko,azken hitzaldia eman genuen bertan.
Jomuga Compostela geneukan eta hara abiatu ginen azkeneko egunak bertan pasatzeko irriketan. Heldu eta gazte batzuek Compostelako alde zaharra erakutsi ziguten. Arratsaldean, mugimendu feministarekin bildu ginen. Galiziako askapen mugimenduan emakumearen eginkizuna eta parte hartzea eduki genuen hizpide. Mugimenduan emakumearen presentzia urriaz hausnartzen egon ginen eta parte hartze handiago bat edukitzeko gogoekin daudela ikusi genuen.
Compostelako bigarren egunean, Baroñako Castrora joan ginen, bertako paisaia ikaragarria zen eta asko disfrutatu genuen bertan. Bestalde, arratsalde betea eduki genuen, hasteko Causa Galiza erakunde politiko independentistarekin bildu ginen. Bertako militanteak azaldu digu gaur egun Causa Galiza erakunde bakarra dela independentista gisa. "Panorama desertiko" hortan ideologia baten mantentzen saiatzen dira baina herrian españolismoa azkarra dela aipatu digu. Honen ostean hizkuntza eta kultura lantzen dituen eragile batekin egon ginen, eragile horrek azaldu zigun galegoak dituen bi korronteen historia: galego hizkuntzak dituen bi idazkera desberdinak, galegoaren erabilera minimoa ez errespetatua ikasketetan, Semente eskolen garapena eta bere iritzi kezkagarria eman zigun hizkuntzaren geroari begira, izan ere abiadura ikaragarrian murrizten ari dira galegoa hitz egiten duten pertsona kopurua. Azkenik, gazteekin bukatu genuen independentziaren aldeko manifari deialdia egiteko kalejira batean parte hartzen. Honen ostean haiekin afaldu genuen Compostelako zentro sozialean.
Hurrengo egunean BNGrekin bildu ginen. BNG (Bloque Nacionalista Galego)-k 2015eko hauteskundeetan 30 bat alkatetza lortu zituen eta EHBildurekin elkarlanean ari da. Ez dira independentistak bezala definitzen baina bai nazionalistak eta autodeterminazioa aldarrikatzen dute. Galizian dagoen zatiketaren eta erabakitze eskubidearen inguruan egon ginen hizketan. “Museo del pobo galego”-n eman genuen arratsaldea eta bertatik ateratzean Koala izeneko presoaren absoluzioaren berri eduki genuen, eguna alaitu zigun albiste horrek.
Azken bi egunak heldu ziren. Egun hauetan, aurreko egunetan ezagututako jendearekin bildu ginen berriro, bi egun hauek garrantzitsuak direlako mugimenduan. Hasteko, 24an Ceivarrek antolatutako presoen askatasunaren aldeko giza katean parte hartu genuen (BIDEOA ETA BRIGADISTEN HITZARTZEA) eta honen osteko gazte antolakundeak, modu bateratuan antolatutako independentziaren aldeko manifestazioan baita ere.
25a berriz hango aberri eguna, Dia da Patría, eta mugimendu independentistak antolatutako manifestazio bateratuan parte hartu genuen, momentu historiko bat bizi izan genuen, izan ere, manifestaldi bateratua deitzen zuten lehen aldia izan zen. Manifestaldian 25 000 parte hartzaile ginela zabaldua izan da. Bi egun hauetako manifestaldietan askapen borrokan diren beste hainbat herritako banderak ikusgai ziren (Gaztela, Herrialde katalana, Bretania, Andaluzia, etab...). Ondotik Causa Galizak haien bazkarira gonbidatu gintuen eta haiekin batera bazkaldu genuen. Arratsaldean agurren ordua heldu zen, inork maite ez duen unea. Hala ere, egin beharrekoak egin eta etxera joan ginen goiz hurrengo eguneko bidaiari gogotsu ekiteko.
Galiza atzean utzita abiatu ginen euskal herrira, jakinda, bertan gurea bezalako herri borrokalari eta indartsua zegoela, esperientzia ikaragarria izan da Galizako errealitatea ulertzea eta ezagutzea. Ezinbestekoa internazionalismoa, herrien arteko esperientzia elkartrukaketa, elkartasuna, laguntasuna eta borroka amankomuna. Milesker bertan eskuzabalik hartu gaituzten guztiei, ikaragarria izan da, Galizaren zatitxo bat eramaten dugu bihotzean.
Hamaika herri borroka bakarra!
Viva Galiza ceive!