Gasteizko jaietan ere Herriak libre!
Gasteizko jaietan burgiltzera goaz berehala eta ohi bezala, jaia eta borroka uztartua abuztuaren 9an gazte karpan, #HerriakLibre aldarriak bere txokoa izango du.
Herriak Libre Aritz, Unai, David, Gabi eta Walter militante internazionalista eta Askapena, AskapeƱa konpartsa, Herriak Aske eta Elkar Truke elkarteen aurkako epaiketaren aurrean, erantzun zabal eta herritar bat emateko abiatu den dinamika da. Ez dugu onartzen euskal herritar zein herriaren aurkako eraso berri hau, Espainiar Estatua ez dalako nor inor epaitzeko! Horregatik, Espainiar Estatu inperialistari herri epaiketa egiteko deia luzatu zuten uztailaren 4ean egindako agerraldian, auziperatu, militante internazionalista, eskubide zibil eta politikoen aldeko aktibista, herri mugimenduko kide eta borrokalariek.
Datorren abuztuaren 9an, Gasteizko jaietan, gazte karpan herri bazkari batekin emango diogu hasiera, jarraian "La mexikana klandestina" taldearen kontzertua izango da eta iluntzeko 21:00etan berriz ekitaldia.
Animatu eta hubildu!