Hebronetik, okupazioaren nondik norakoak azalduz datoz brigadistak oraingoan
Bideo kronika berri bat bidali diguten Palestinara joandako brigadistek, oraingoan Hebroneko egoeraren gaineko argazki gogorra azaltzen digute. Aurreko bideo kronikan Aida errefuxiatu gunea, bere sorrera eta eguneroko bizi baldintza zein errepresioa izan zuten mintzagai.
Eta bestetik, jarraian @BRIGADAPALESTI1 bidez zabaldutako argazki eta mezuak batu ditugu.
Hebron hiriaren okupazioa islatzen duten argazki hauek gaur hartu ditugu. #brigadak15 #StopKolonizazioa pic.twitter.com/Gs2bS4i9H5
— BRIGADA PALESTINA 15 (@BRIGADAPALESTI1) August 6, 2015
Hebron-go kolonoak bereziki bortitzak dira eta Israelgo soldaduak haien inpunitatea bermatzeko daude #brigadak15 pic.twitter.com/v3KHtJfOju
— BRIGADA PALESTINA 15 (@BRIGADAPALESTI1) August 6, 2015
Bart kolono israeldarrek beste etxe bat okupatu dute bertan bizi ziren palestinarrak kanporatuz #Hebron #brigadak15 pic.twitter.com/iqHFnUDYLB
— BRIGADA PALESTINA 15 (@BRIGADAPALESTI1) August 7, 2015
Arratsaldean Hebroneko koloniarik handienaren inguruan ibili gara: #QiryatArba Militarrez josia #brigadak15 pic.twitter.com/nEgOEh705e
— BRIGADA PALESTINA 15 (@BRIGADAPALESTI1) August 7, 2015
Larunbatero sartzen dira kolonoak Hebrongo Alde zaharrean. Palestinarrentzat probokazio hutsa da #brigadak15 pic.twitter.com/IPoHlGK0rU
— BRIGADA PALESTINA 15 (@BRIGADAPALESTI1) August 9, 2015
Leihoetatik begira haur palestinarrak. Soldaduek ez diete beldurrik ematen. Irriparrea dute ahoan #Hebron #brigadak15 pic.twitter.com/juDLlzXAio
— BRIGADA PALESTINA 15 (@BRIGADAPALESTI1) August 9, 2015
Kolonoek Hebrongo Alde Zaharrean egin ohi duten "paseoa" bideoan grabatu dugu #brigadak15 #Apartheid https://t.co/nYZoOhcAzA
— BRIGADA PALESTINA 15 (@BRIGADAPALESTI1) August 9, 2015