Montevideon Filtroko martxan izan ziren brigadistak
Submitted by admin on Az, 2015/08/26 - 09:10
Mar de plata atzean utzi eta Askapenako brigada kideak Montevideora (Uruguay) heldu bezain pronto, lanean jarri ziren “Plenaria Memoria y Justicia”rekin orain dela 21 urte Montevideon gertatutako sarraskiari buruz hitzaldietan eta mobilizazioetan.
Hitzaldiekin bayera hainbat irrati bisitatu dituzte, baita sindikatu, ikastetxe eta unibersitateak ere. Edonola ere egonaldi honetako ekimenik nagusiena abuztuaren 24ean, urtero urtero, justizia eta memoria aldarripean burutzen den “Filtro”ko martxan da. Urtero bezala, Argentina-Uruguayko brigada kideak Norma Morroniren ondoan parte hartu zuten, eta Fernando Morroni eta Roberto Facal omendu.