Gazte independentistak OSFren kongresuan

Gazte independentistek Ogra Sinn Feinen kongresu nazionalean parte hartu dute. Bertan euskal herriak bizi duen gatazka politikoa gainditzeko irlandar prozesuan giltza izan zen herriaren hitza eta erabakiarekiko errespetua aldarrikatu dute irlandar eta euskal gazteek. Gazteok Ipar Irlandara egiten dugun bisita hau ez da baina isolatua. Prozesuaren haustura eman eta hurrengo egunetik mundu osoko hainbat eragile ezberdinekin konpartitu dugu gatazka konpontzeko oinarrien inguruko eztabaida.

Gatazka konpontzeko oinarri demokratikoen aldeko aldarria zabaltzea helburu izanik, azken hilabeteetan egonak gara Danimarka, Hego afrika, Grezia, Italia, Kurdistan, Alemania, Frantzia eta beste hainbat herrialde eta estatuetako gazte erakundeekin. Oraingoan Ogra sinn feinen kongresu nazionalean egon gara. Bertan Irlandako prozesua ikasgai izan dugu, eta bertatik gure posizio politikoan indarturik atera gara.

Kongresuan 5 erresoluzio ezberdin onartuak izan dira aho batez euskal gatazkari dagokionean. Bertan Segiren izaera politikoa aldarrikatu eta terrorista bezala definitzen dituen sententzia arbuiatzeaz gain. Segi gazte erakundearekin harremanetan jarraitu eta sakontzeko erabakia hartu dute. Aldi berean euskal preso politikoekiko elkartasuna eta egun estatu espainol eta frantsesak izandako jarrera errepresiboa gogor gaitzetsi dute.

Irlandan bezala euskal herrian, hitza eta erabakia dira gakoa. Irlandar prozesua luzea izan zen baina bi parteek erakutsi zuten borondatea batak bestearen interlokuzio politikoa onartu eta gatazkaren oinarriei erantzun eta erabaki eskubidea oinarri izango zuen prozesu politiko bat martxan jartzeko.

Ograko eta gazte independentistetako kideen arteko egonaldian horixe nabarmendu da lehenik eta behin bi prozesuen arteko parekatzea irudikatzerakoan. Espainiar estatuak ez du inolako borondaterik erakutsi herri honen bake eta askatasun egarriei erantzuteko. Irlandak gazteek beraien harridura adierazi dutelarik Espainiar estatuak bai prozesuan zehar zein hau amaitutzat emandakoan izandako jarrerarengatik. Azken hilabeteetako errepresiboki emandako jauzia gogorki kritikatu dute aldi berean.

Irlandar gazteek beraien laguntzeko prestutasuna adierazi digute eta herri honen eskubideen onarpenerako borroka honetan bidelagun izango ditugula berretsi digute.

2. Kongresuaren edukiak:

* OSF egun 300 militante izanik hurren urterako bere buruari militantzia kopurua bikoiztea jarri dio helburu. Honekin irlanda eta ipar irlandako 26 kondadoetan antolatu eta bertan beraien lana garatzeko baldintzak sortu nahi dituzte.
* Kongresuan Ogra sinn feinek bere arlo sozialean sakontzeko hautua egiten du. Norabide honetan hainbat erresoluzio onartu dituzte bai OSF eta ikasle zein langile sindikatuen arteko harremanetan sakontzeko zein Irlandaren etorkizunari zuzenan kolpatzen dioten hainbat proiektu estrategikori ( M3 autopista, Shellen planta... ) aurre egiteko.
* Aldi berean eta NARC ( No another ravaged comunity ) kanpaina nagusiaren bitartez egun gazteengan alkoholak eta drogak duten eraginari aurre egin nahi diote. Aisi eredu alternatiboak beraien komunitate izaera indartuz aurre egiteko. Informazio izango da kanpaina hau aurrera ateratzeko tresna nagusia eta bide horretan kokatuko dituzte beraien lan talde guztiak lehen sei hilabeteetan.
* Nazioarteari dagokionean, beraienak egiten dituzte kokakola eta nestleren aurkako boikot kanpainak.
* Beraien elakartasun adierazten diete imperilaismoaren erasoa jasan dituzten herriei ( irak palestina ).
* Beraien harremanak venezuela eta cuba bezalako erreferentzizko mugimenduekin garatzeko konpromisoa hartzen dute.



3. Elkarrizketa OSF: Barry mc colgan osfren kordinatzaile nazionala


* Gaurkoan OSF-k bere kongresu nazionala ospatu duen honetan zeintzuk dira kongresu honekin dituzuen helburuak?
* Lehen helburua militantzia hurrengo urtean bikoiztea da. Momentu honetan eta OSFn egituraturik 300 gazte daude, gure helburua zifra hau bikoiztea da eta hurrengo urteko kongresuan 600 militante izatea da. Hala ere, gure kanpaina nagusia ez da barne beharrei begirakoa. Hurrengo sei hilabeteetan gure lan lerro nagusia NARC ( Not another ravaged comunity ) kanpaina izango da. Haren bitartez, egun Irlandan droga eta alkoholaren kontsumo arazoaren ondorio den gazteen isolamendua gainditu eta informazioa zabaldu nahi dugu beste aisialdi eredu baten bila..
* Nazioartea ere gai garrantzitsua izan da, onarturiko proposamenei begiratzen badiegu. Zer nabarmenduko zenuke?
* Irlandari dagokionean lehen gaia europar eraikuntza prozesuaren aurrean OSFren posizioa definitzea izan da. Irlandan ez da gauzatu Frantzian edo Espainian eman zen erreferenduma eta hortaz garrantzitsua deritzogu herri honek ezezko borobil batekin erantzutea Lisboako proposamenari. Sinn Fein da berez irlandar eskenatoki politikoan tratatu honi ezeko borobila emateko hautua hartu duen indar bakarra. Honetarako arrazoi asko daude. Irlandes bezala ez dugu sinesten egungo eredu eskuindar eta inperialistan. Gure alternatiba indartu nahi dugu, herrien europa eta ezekoa bide horretan urrats bezala ulertzen dugu. Eta azken batean 800 urtez imperio baten menpe egon ostean ez dugulako onartuko beste imperio batek irlandar herriaren burujabetza eztabaidan jartzea.
* Honetaz gain, kongresu honek balio izan du gure aldekotasuna adierazteko egun naizoartean martxan dauden bi boikot kanpainei: coca cola eta nestleren aurkako boikot kanpainena hain zuzen ere.Kanpaina honi garrantzi berezia ematen diogu langileen eskubideen aurkako erasoa delako. Koka kolak paramilitarrak erabiltzen ditu langileen kontra.Sindikatuek eragiten duten bezala gazteek ere lan egin behar dugu boikotaren aldeko eta enpresen aurkako ohiua zabaltzen.
* Kanpo delegazio hainbat, haien artean Euskal Herriko gazteak ere bertan izan dira, zein da beraien ekarpena eta zertan oinarritzen da?
* Urte luzeetako harremanaren ondorioz Segiren erreferentzia garrantzitsua da Irlandan,. Jarraietik hasi eta Segitik jarraituz erreferentziala da gazte erakundeak duen antolaketa eredua. Gatazka sozial eta politikoan eragiteko duen gaitasunak eta errepresioaren gainetik lanerako duen grinak harritzen gaitu.Euskal gazteak hemen izateak gure kongresuan, euskal gazteriak bizi duen egoera errepresiboari erantzun ahal izateko aukera ezin hobea da. Gazte independentistekin elkartuz gure elkartasuna adierazi nahi diegu, Segiri agur bero bat bidali. Azken batean, Espainiar Estatuak eta Frantziarrak Euskal Herrian egiten daudenaren aurrean erantzun beharra dagoelako hemendik ere.
* Eta gazteok zer ekarpen egin dezakegu norabide horretan?
* Gazte eragileok gazteak koka ditzakegu konponbiderako motore moduan. Kontzientzia zabalduz etorkizun inbertsio bat egiten ari gara azken batean. Baina haratago gazteok ere eztabaida politikoaren testuinguruan eta gatazka egoerari dagokionean borrokaren testigua hartzen lehenak izan behar dugu.
* Luzea da zuen harremana euskal herriarekin eta izango duzue egun bizi den egoeraren berri. Jakinik hemen Irlandan gatazka konpontzeko prozesu politikoa bere onera eramateko gai izan zinetela. Zeintzuk dira hemendik atera daitezkeen gako erabilgarriak euskal herriak bizi duen gatazka gainditzeko?
* Gatazka guztiak ezberdinak dira. Eta irlandarrek ezin dugu euskal herriak hautatu behar duen bidea erabaki. Hala ere badago hemendik ikasi eta euskal herrian erabilgarri den ideiarik. Guk bi ideia nagusi nabarmenduko genituzke. Alde batetaik bai etxean zein nazioartean konponbiderako bideak irabazten duen babes herritarra garrantzitsua da. Hemengo prozesuan erabakiorra izan zen irlandar diasporaren papera eta horregatik uste dugu eta lagunntzeko bidea hartu dugu euskal gatazka konpontzeko oinarriak munduan zabaltzerako orduan. Eta beste alde batetik guztiz ikusten dugu islatuta ezker abertzaleak konponbiderako jarri duen gogoan guk irlandan bere garaian egin genuen apustua. Ez dena ulertzen ahal honen aurrean espaniar zein fgrantziar estatuek egindako hautu errepresiboa da. Bake eta konponbide gogoei ezin zaie atxiloketa, tortura, ilegalizazio etabarrekin erantzun.