"Gaur bost urte atxilotu gintuztela"
Gaurko egunez, irailak 28, 5 urte betetzen dira polizia nazionalek gure etxeetan indarrez sartu eta zortzi euskal herritar atxilotu gintuztela. Horietako bost, Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Unai Vazquez, David Soto eta Gabi Basañez kideak kartzeratuak izan ginen.
3 eta 6 hilabetez Espainiko kartzeletan bahituta izan ostean, 60.000 euroko bermepean kalera atera ginen eta arrezgeroztik auzitegian astero sinatu eta muga ezin zeharkatu aurkitzen gara.
Argi daukagu orain bost urteko polizia operazio hark euskal internazionalismoa, herri mugimendua, euskal militantzia eta oro har ezker abertzalea kolpatzeko ekintza izan zela.
Bost urte hauetan estatuaren jarrera zapaltzaile eta errepresiboak ez du etenik izan. Atxiloketa, epaiketa politikoa eta espetxeratzeen bidetik jarraitzen du estatuak, herri eta herritar bezala dagozkigun eskubide zibil eta politikoak etengabe zanpatuz.
Eginahal horretan, urriaren 19an espainiar auzitegi nazionalean seina urteko gartzela zigorraren eta milaka euroko isunaren mehatsupean eseriko gaitu akusatuen aulkian. Eta gurekin batera, ilegalizazio eskaera mahai gainean jarrita Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke eragileak epaituko dituzte. Guztiak hamarkada luzeetan zehar borrokan ari garen herrion arteko elkartasun zubiak eraiki eta lan internazionalista bat burutzeagatik.
Gaurko egunez ordea, gure milintantzia politikoaz, gure jardun internazionalistaz harro gaudela azpimarratu eta ondorengo adierazi nahi dugu:
- Euskal internazionalismoaren beharra aldarrikatzen dugu. Ez baitan Euskal Herri askerik izango euskal herri internazionalistarik gabe.
- Bide horretan, Askapena erakunde internazionalistaren lan politikoa ezinbestekotzat jotzen dugu.
- Euskal Herritar eta auziperatu bezala, gure herri eta herritarren eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeaz gain, erabili egingo ditugu ozen diogu, estatuari desobeditu behar bada ere.
- Hau honela, Estatu espainarraren izaera inperialista salatuko dugu, zapatak eskutan ditugula.
Azkenik, euskal herritarrei eta nazioartean aurkitzen diren euskal herriaren lagun guztie, Euskal Herrian naiz munduko beste txokotan antolatu diren herri epaiketa eta ekimen ezberdinetan parte hartzera dei egiten diegu. Eta bereziki urriaren 12an Iruñean Antoniutti parketik abiatuko den Herri Libreen Martxara batzeko gonbidapen luzatzen diegu.