Gasteizko kanpusean ere herri epaiketa burutuko dute ikasleek
#HerriakLibre dinamikarekin bat egin eta gasteizko campuseko ikasleek urriaren 3ko Gasteizko Herri Epaiketan zein urriaren 7ko hezkuntza epaiketan espainiar estatua epaitzera dei egin dute. Hemen bidalitako oharra:
Gasteizko Campuseko ikasleok ere ez dugu onartuko espainiar estatuak ez gu, ez herri honetako beste edozein militante politiko epaitzea. Bera baita urte luzeetan zehar hainbat herriren aurkako zapalketa eta ukazioa bultzatu duen Estatu Inperialista, askatasunaren alde borrokatzen duen edonor gogorki errepresiliatuz.
Bost militante internazionalista, Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkartruke erakundearen aurkako epaiketak izaera guztiz politikoa du, gure herria beste behin ere erasotuz. Egoera honen aurrean herria bera da Espainiar Estatua epaitu eta kondenatu behar duena: estatuko herrien aurkako zapalketagatik, OTANeko kide izateagatik, Saharar egoeraren erantzule izateagatik eta Abya Yalan edo latinoamerikan egindako txikizioagatik.
Ikasleoi, gainera, espainiar inposaketak areagotu egiten zaizkigu, ikasle eskubideak urratuz: ez da euskaraz ikastea bermatzen, ez da gure lurraldetasuna kontuan hartzen, edukiak atzerritik ezartzen zaizkigu, hezkuntzak ez du herri ikuskera bere gain hartzen… Egoera honi aurre egin ahal izateko eta ikasle garen heinean gure buruak formatzea ezinbestekotzat dugulako “Borroka internazionalistak eta Askapenaren egoera gaur egun” hitzaldira joateko gonbita egiten diogu edozein herritar ekintzaileri.
Bestalde, dei egiten diegu Gasteizko Campuseko ikasle guztiei zapalkuntza guzti hauen aurka altxa eta urriaren 3ko Gasteizko Herri Epaiketan zein urriaren 7ko hezkuntza epaiketan espainiar estatua epaitzera! Oinetakoa eskutan hartu eta estatu inperialista espainiarrari jaurti diezaiogun!