Bardeetako juntan erruduna zioen zapata erraldoi bat eraman zuten larunbatean

Nafarroako Erriberari azpiegitura inperialista bat inposatu zitzaion aspaldi, Franko bizirik zegoela, eta oraindik ere, OTAN aliantza militar inperialistaren eraso militarrak bertan prestatzen dituzte. Horregatik, Tuterak, irailaren 26an Espainiar estatu inperialista epaitu zuen OTANen parte izateagatik, eta gainontzeko herrien aurkako erasoengatik.

50 lagun elkartu ziren Tuterako Foru plazan. Bertan estatu espainiarraren ordezkari bezala Hernan Cortes zegoen auziperatuen aulkian. Akusazioak herri mugimenduko hainbat eragilek egin zuten: Bardenas Ya!, ezker abertzalea, Aragoiko ezker independentista… Epaia eman zuena, herria. Zapata eskuetan hartuta, Hernan Cortes eta berak ordezkatzen duen Espainiar estatua errudun jo zuen, inperialistatzat akusatuta.

Eragile ezberdinen hitz hartzeak egon ziren, akusazioz akusazio, eta bukatzeko Foru plazatik Bardeetako juntara penitentzia egin zuen Hernan Cortesek, “erruduna” zioen zapata erraldoi bat eramanez. Zapatak eskutan Bardeetako junta ere epaitu zuten tuterarrek, OTANen poligonoa bardeetan mantentzearen errudun zuzena delako, bertan entrenatzen dira gerrila kurduak bonbardatzen ditzuten soldadu turkiarrak, sirian, libian, ukrainan… esku hartze zuzena izan duten OTANeko soldaduak, Irak, Afganistan eta Jugoslavia suntsitu zuten hegazkinak…

OTAN EZ!

BARDEAK HERRIARENTZAT!