Lesakan be herri epaiketa burutu zuten larunbatean

Beste hamaika herritan bezala, larunbatean Lesakan herri epaiketa burutu zuten. Pisu berezia izan zuen gainera ekimenak, Unai Vazquez Askapenako auziperatua bertan bizi baita egun. Bertan bildutakoek argi azaldu zuten epaiketa berri onen izaera politikoa, "politikoa izan delako bost lagun hauek atxilotu eta epaitzera eraman dituen bultzada, eta politikoa delako, batez ere, Askapenako kideek egiten duten lana." Hemen herri epaiketa irakurritako testua:

Gure herriarentzat, hagitz garrantzitsua da munduan borrokan diren bertze herriekiko elkartasuna adieraztea, herri horiek beraiek gurekin elkartasuna azaldu dezaketen modu berean. Hori, eta hori bakarra da Askapenaren delitua. Herrien arteko elkartasuna bultzatuz, munduan Euskal Herriaren berri ematea, bertze herrietatik ikastea, bertze herriei laguntzea, bertze herriek gurekiko duten elkartasun hori hona ekartzea.

Hasieran erran dugun bezala, epaiketa politiko hau, kate luze baten azken atala da. Bino gaur, argi erran nahi dugu Estatu espainiarra ez dela inor euskal herritarren lan politikoa epaitzeko, ez dugula hori onartzen. Aldiz, guk bai, guk arrazoiak soberan ikusten dittugu bere historian zehar egin dituen basakeri guziengatik Espainiar estatua epaitzeko.

Hori dela eta, gaurko honetan, egoerari buelta eman eta Estatu espainola epaitzea erabaki dugu.

EPAIA

- Espainiar estatua epaitzen dugu, preso politikoak esklabo bezala lanerako erabili zituelako. Horretaz elkartu gara hemen, Oiartzunerako errepidea egin zuten presoek hemen zutelako beraien kanpamendua. Leku hau hagitz sinbolikoa da Espainiar estatua epaitzeko.

- Espainiar Estatua epaitzen dugu; urte guzti hauetan zehar, milaka euskal herritarrei eta bereziki hainbat lesakarrei eskubide zibil eta politikoak ukatzeagatik. Gure lagun eta bizilagun zirenak bortizki torturatzeagatik espainiar polizien eskuetan eta egun, senide eta lagunei milaka kilometro egitera behartzeagatik hauek bisitatu ahal izateko.

- Espainiar Estatua epaitzen dugu; Herrien kartzel haundi bat delako. Euskal Herria ezezik, Herrialde Katalanak, Galizia, Aragoi, Andaluzia eta estaturik gabeko nazioak bere mugen barrean preso mantentzeagatik, baita gure etorkizuna autodeterminatzeko eskubidea behin eta berriz ukatzeagatik ere.

- Espainiar Estatua epaitzen dugu; Estatu inperialista izan delako historia guztian zehar. Nafarroako konkistatik hasi eta Hego Amerikaren konkistaraino, ezpata esku batean eta gurutze bat bertzean, herriak suntsitu, lapurtu, kristautasuna indarrez inposatu eta herri indigenak masakratu eta jazartzeagatik. 

- Espainiar Estatua epaitzen dugu; gaur egun Estatu inperialista ere badelako. Latinoamerika espoliatzen jarraitzen baitu enpresa transnazionalen bidez; Repsol, Endesa,... etabar luze bat. Ama lurra suntsitu eta bertako langileriaren eskubideak zapaltzen dituelako behin eta berriz.

- Espainiar Estatua epaitzen dugu; euskaldunon hitzaren gainetik, OTAN bezalako egitura inperialista baten kide izanda, milaka eraildako eta dozenaka herrialderen zapalketan parte hartu eta beraz erantzule zuzena delako.

- Espainiar Estatua epaitzen dugu; Sahara okupatu ondoren, bertako biztanleak jo mugan jarri eta lau hamarkada beranduago autodeterminazio erreferendum bat bultzatu beharrean, sahararren eskubideen urraketan parte hartze zuzena duen Estatua delako.

Espainiar Estatua epaitzeko arrazoiak soberan daudela ikusi du Lesakako herri epaiketa honek, beraz,...
LESAKAKO HERRITARRAK ERRUDUNTZAT HARTZEN DUTE ESPAINIAR ESTATUA ETA AHO BATEZ KONDENATU EGITEN DU!!!