Espainiar estatua epaitu zuten Zarautzen
Atzoko egunez, Zarauzko musika plazan espainiar estatu inperialista emaitzeko batu ziren herritarrak. Bertan Askapenako kideek, jarduera politikoen kriminalizazioa oinarrizko eskubideen praktikaren espetxeratzea eta antolakundeen legez kanporatzeak oraina izaten jarraitzen dute, ez iragana. Egoera honen aurrean herri bezala, herritar gisa gure eskubideak, gure lagunak, jarduera internazionalista eta disidentzia epaitu nahi duen Espainiar estatua epaitzeko asmo argia azaldu zuten.
Euskal Herriko beste 40 herritan bezala, Zarautzen ere Espainiar estatua salatu zuten atzokoan. Iraganeko eta egungo politika inperialistengatik epaituko zuten musika plazan batutako kideek, penintsulan eta munduan zehar armaden, multinazionalen edo elizaren bitartez herrien eta pertsonen aurka egiteagatik.
Urriaren 12rako, Hispanitatearen Egunerako, Herri libreen martxara bertaratzeko deia egin zuten ekitaldi amaieran. Zarauztik autobusa antolatu dute, eta izena Arrano eta Eguzki tabernetan eman ahal izango da.