Urriaren 12an Iruñean: GORA HERRIAK!

Euskal Herrian hamaika izan dira herri epaiketak burutu dituzten herri, hiri, auzo eta unbibertsitateetan. Nazioartean ere ez dira gutxi izan dinamika hau babestu eta kalera irten direnak. Gaur bertan Nabaskoitzen, Gares, Atarrabian eta Tafallan burutuko dira besteak beste, baita Bogota eta Sevillan ere (Kolonbia).

Astelehenean, urriaren 12an herri epaiketa guzti hauek ahotsa bakarrean batuko ditugu. Ikasle eta gazte blokea 11:30etan udaletxe plazatik abiatuko da eta 12:00etan Antoniuttin, herri bezala, internazionalista bezala HERRI LIBREEN MARTXAN egingo dugu aurrera eta Espainiar estatu inperialistaren aurkako sententzia emango dugu! Iruñeko alde zaharrak ekimenarekin bat eginda espainiar inperialismoaren aurkako erantzuna alde zaharrera mugituko da. 
 
Kale animazioa, pintxoak, kontzertuak... egonen dira nabarreria plazan eta karmen kalean; dantzatzen duen herri bat ez baita inoiz hilko! Bad Sound System, Juantxo Glaukoma, DJ Majaris, Afu eta El sonido de la Metralla taldeak igoko dira oholtza gainera.
 
Tabernek ere bat egin dute Herriak Libre dinamikarekin, eta laguntzaile izateaz gain, herri bakoitzak bere askegunea izanen du taberna banatan: Ezkia (Estatuko herri zapalduak), El Meson de la Tortilla (Sahara), Barbacoa (Kuba), El Meson de la nabarreria (Nikaragua), Aldapa (Irlanda), Zuriza (Palestina) eta Herriko Taberna (Kurdistan).
 
Iruñeko peñek ere ireki egingo dute, dinamikarekin bat eginez, karmen kalean dauden Irrintzi eta Bullicio peñak, eta azkenik, Nabarreriako Zabaldi elkartasun etxea, Herriak Libre taberna izanen dena.