Apirilak 17, nazioarteko preso politikoen eguna / 17 de abril, día internacional de pres@s polític@s

Apirilak 17a  preso politikoen nazioarteko eguna hain zuzen, egun esanguratsua da askatasunaren alde borrokan ari garen herri guztiontzat, baina baita elkartasun internazionalistaren baitan justizia eta askatasunaren alde dihardugunontzat ere. Azken batean, han eta hemen, errepresioak jo puntuan ezarri eta kartzelaratzen gaituen etsai beraren aurka indarrak batu eta aldarrikapen kolektibo gisan irudikatzeko eguna dugu berau, milaka etxeetako ohe eta bihotz hutsak saretu eta elkarren beroa sentitzerainoko oihartzun  ozen bakar bat osatuz.

(Abajo en castellano)

Izan ere, ez ote da preso politikoak egote hutsa adierazle argiena, gordinena agian, sistema bidegabe eta kriminal batean bizitzera kondenatzen gaituztela ohartzeko? Estatu kapitalistetan gainerako zapalkuntza bide leunagoak huts egin edo zeharkako bideak aski ez eta, zuzeneko eraso bortitzari ekin behar izan dutenaren ispila da haiekiko errepresioa. Baina ez dezagun ahaztu aldi berean eta txanponaren bestaldean, adierazle ere badela berau, preso politikoak egote hutsa alegia, herri langile borrokalariak ez garela kikiltzen eta ez direla falta han eta hemen askatasunaren alde borrokatu eta dena emateko prest dauden emakume eta gizonak. Eta esan gabe doa inork ez ditzan hitzok bestelako aldarrikapenez mozorrotu, oligarkia eta inperialismoaren alde borrokan diharduten mertzenarioak ez ditugula ez preso politiko gisan kontsideratzen ezta haien amnistiarik eskatzen ere.

Gaurko egunez baina, euren herriaren alde dena eman dutenak gogoratzeaz gain, haien eskubideak etengabe zapaltzen dituztenak salatzea ere badagokigu. Ezin salatu gabe utzi hortaz, estatu frantziar eta espainiarrak bere ziegetan bahiturik eta euren sorlekutik urrun dauzkan ia 400 euskal preso politiko. Are gutxiago, beste hainbatetan bezala, gaurko egunez Bilboko kaleetan haien askatasunaren alde milaka lagun batuko diren honetan. Haiekin batera baina,  ezin ahaztu 5 kide galiziar nahiz 18 preso korsikarrak, haiek ere, tamalez, bi estatu zapaltzaile hauek sakabanaturik dauzkanak. Aldi berean, borrokalari gaztelar zein andaluziarrek jasaten duten errepresio egoera ere salatzeko baliatu beharrekoa da gaurko eguna, Alfon, Francisco Molero eta Andres Bodalo jornalarien kasuak esaterako, herri zapalduon duintasunagatik borroka egin eta herri langileon interesak defendatzeagatik kartzelan daudenak egun.

Modu berean, eta gugandik urrunago baina gertu, 10 mila militante kurdu eta ia 7 mila palestinar preso politikoei elkartasuna adierazteko eguna ere bada gaurkoa. Estatu turkiar faxistak zein israeldarrak euren ziega zikin ilunetan bahiturik dauzkatenak egun, haietariko asko epaiketarik inoiz ezagutu gabe, gaixotasun larri eta sendaezinekin hainbat, bakarturik, bisita eskubiderik gabe, eta hainbatetan tratu txarrak jasoz, gehiegitan torturatuak edo erailak... Gaurkoa bestalde, “yo te nombro libertad” kanpainarekin bat egiteko eguna da, 9500 preso politiko kolonbiarrek sufritzen duten egoera bortitza salatzekoa, hain zuzen, kartzeletan pilaturik eta oso baldintza gogorretan egoteaz gain, xantaia politikorako erabiliak dira, bake negoziaketetan Santosen gobernuaren aldetik.

Egun honetan, eskuz esku gaude itsasoaren bestaldean izan arren, sentimenduz auzo-lagun ditugun 20 preso politiko maputxeekin, oraindik ere Pinocheten legediaren ondorioak jasan beharrean diren wallmapuko jatorrizko herri borrokalariekin, hain zuzen. Txileko gobernuak euren lurrak lapurtu eta miseriara kondenatzea gutxi ez eta, milaka km egin beharrean dira senitartekoak, komunitateetatik ibilaldi amaigabeak burutuz hiriguneetara. Eta nola ez, 52 preso politiko sahararrei elkartasuna adierazteko eguna ere bada berau, sakabanaturik hauek ere, osasun zaintza ukatzen zaiela, tribunal militarrek epaituak haietariko asko eta 13 preso martxotik gose greba batean murgildurik egon ostean, utzi beharrean izan dira 37 egun barauan egon ostean. Eta haiekin batera doazela gure agurrik beroenak aipatu gabe utzi ditugun gainerako presoei ere.

Baina esan bezala, apirilaren 17ko hau, salaketa egun izateaz batera, aldarrikapenenez janzteko eguna ere bada, guzti haiek kalean eta borrokan zihardutenean zein orain kartzeletan egon arren defendatzen duten proiektu politiko guztiak aldarrikatzeko eguna ere badelako ezabirik gabe gaurkoa. Proiektu eta askapen borroka guztiak, berezitasun eta desberdintasun gutxi batzuk salbu, helburu bera elkarbanatzen baitute: Pertsona librez osaturiko herri libre batean bizitzeko beharra eta honekiko konpromisoa. Borroka hau ere bada beraz apirilaren 17 honetan defendatu behar genukeena, hori baita preso politikoek guregandik jaso nahiko luketena, kate begiak etenik ez duela izan jakitearen harrotasuna arnasten jarrai dezaten dauden lekuan daudela.

Honegatik guztiagatik, denak behar zaituztegulako, libre eta borrokan, Euskal Herriko kale eta plazetan bezala, Bogota edo Medellingo Unibertsitateetan, El Aioun edo Smarako Haimetan, Kandileko mendietan edo Ramalako auzunetan, gurekin batera, herri libre eta burujabeen mundu baten alde borrokan eta tinko.

Munduko preso politikoak kalera!
Hamaika herri, borroka bakarra!

 


El 17 de abril, Día internacional de los presos y presas politicas, es un dia fundamental en la agenda de todos los pueblos que luchan por su emancipación, es un día clave de solidaridad internacionalista entre los pueblos para aunar fuerzas contra un enemigo comun que encarcela, aqui y allá, a las personas comprometidas con la justicia y la libertad.

La existencia de presas politicas es la prueba mas cruda de que malvivimos en un sistema injusto y criminal, pero a su vez es la prueba mas explicita de que los pueblos no están dispuestos a bajar los brazos frente a la adversidad, de que, a pesar de la represión, miles de mujeres y hombres estan dispuestas a entregarlo todo para conseguir la materializacion de sus proyectos emancipatorios.

Por lo tanto, por un lado, este dia es una cita para la denuncia. La denuncia de la privacion de libertad a la que los Estados francés y español someten a casi  400 militantes de nuestro pueblo, a 5 compañeros gallegos y a 18 corsos ilegalmente dispersadas todas ellas a centeneras de kilometros de sus casas.  Es un dia para denunciar la situación de luchadores  castellanos y andaluces, como Alfón, Francisco Molero o el jornalero Andrés Bodalo, presos por defender la dignidad y los intereses de la clase trabajadora de sus respectivos pueblos. Es un día para solidarizarse con las más de 10000 militantes kurd@s y los casi 7000 palestin@s que los gobiernos fascistas turco e israeli mantienen recluidas en sus mazmorras, muchas de ellos sin haber tenido juicio alguno, con enfermedades incurables, aisladas, sin derecho a visitas y a los que se les aplica tratos vejatorios, torturas cuando no directamente ejecuciones extrajudiciales. Es un día para sumarse a la campaña internacional "Yo te nombro libertad" que denuncia la situación infrahumana que los mas de 9500 pres@s colombian@s padecen, hacinadas en verdaderas cárceles de exterminio y utilizadas como moneda de cambio, como chantaje, en la mesa de dialogo entre la insurgencia y el gobierno paramilitar de Santos. Es un día para estar, codo con codo, con las 20 compañeras presas politicas mapuches que todavía padecen la legislacion penal heredada de la era pinochetista y cuyas familias se ven obligadas a recorrer largas distancias para poder visitarlos o con los 52 presos saharui, también dispersados, sin atencion medica, 13 de los cuales han llevado adelante desde marzo una huelga de hambre para exigir su liberacion.

Es un día de denuncia. Sí. Pero a su vez es un día para la reivindicacion del proyecto politico que todas esas compañeras y compañeros han defendido en las calles de sus respectivos pueblos y siguen defendiendo, desde su condicion de presas politicas, en las carceles enemigas. Unos proyectos politicos que, más allá de las diferencias, presentan un nitido denominador comun: la necesidad de vivir en un pueblo libre de personas libres. Sin duda alguna, esta lucha es la que en este día 17 de abril tenemos que reivindicar. Sin duda alguna, es lo que todas las compañeras presas polticas esperan de nosotras.

Por todo ello, las necesitamos a todas, libres, en las calles de Euskal Herria de Bogota o de El Aaiún luchando, junto a nosotras, por un mundo de pueblos libres y soberanos.

Munduko preso politikoak kalera!
Hamaika herri, borroka bakarra!