Askapenako emakumeak Italiako 42. Bilkuran
Urtero bezala Italia osoko emakumeek Prali herrian dagoen Agape etxean bilkura egin dute. Aurten 42.urtea izan da eta Askapenako emakumeak hizlari moduan parte hartu dute, Euskal Herriko emakumeen borrokaren berri eman eta Italiako borrokaren berri jasotzeko asmoz. Azaldutako borrokak oso harrera ona izan zuen entzuleen artean.
āIntersekzionalitatea garai postkolonialeanā izan da aurtengo bilkuraren izenburua. 2016ko uztailaren 23tik 30era bertan elkartu diren emakumeek gai desberdinak izango dituzte hizpide: feminismo postkoloniala, Rojavako kanpamenduetako emakumeen egoera, generoa hezkuntzan, indarkeriaren aurkako sareak besteak beste.
Formakuntza teorikoaz gain, hainbat tailer antolatu dituzte egun horietan zehar. Bilkura honetako helbururik garrantzitsuena emakumeen arteko harremana indartzea eta elkarlana sustatzea izan da.