Sardiniatik brigadaren lehen kronika
Nuoro herrian egin zigun harrera Libe.r.u-k, sardiniako partidu independentista eta sozialistak. Maiatzean sortu zen partidu politiko hau, eta ezkerreko indar independentistak batzea izan zuen helburu. Debora gutxi daramate lanean, baina uneoro ilusioa eta borrokarako grina adierazi digute. Haiekin ari gara Sardinnia ezagutzen, eta orain arte bi hitzaldi eman ditugu Euskal Herriko egoera azaltzeko. Interes handia erakutsi dute, gainera gehienek bazuten gure egoeraren berri. Honez gain, Sardinniako problematika ezagutzen egon gara, eta gaur arte ez dugu bizi eta ikasitako guztia azaltzeko tarterik izan.
Sardinniako arazo nagusia behin eta berriz kolonizatutako herrialde bat dela da, prozesu honetan azkena Italia izan delarik eta gaur arte bere interesetarako kolonia moduan darabil. Hasieran ez zitzaigun erraza egin ulertzea, baina denbora pasa ahala, gero eta argiago ikusi dugu Italiaren kolonia dela. Guk ez dugu dena ezagutzeko betarik, baina argi gelditu zaigu Italiak Sardinniaren kultura ezabatu nahi izan duela gaur arte, honen adibide dugu ez dagoela dokumentu historikorik, eta monumetoak ere ez dira asko. Gainera gaur egun, hizkuntza ez da era formalean irakasten, hala ere, zorionez, gehiengoa oraindik sardo hiztuna da.
Gainera, industrializazioak bertan izandako ondorioak larriak izan direla argi ikusi dugu. Sardinniako ekonomia abeltzantzan eta nekazaritzan oinarritua egon da urteetan, eta industrializazioarekin, enpresa Italiarrek noski, lur hauetan fabrikak eraiki zituzten. Nekazariak beren lana utzi eta industria hauetan lanean hasi ziren, hauek itxi zituzten arte. Orain, ez dute lantzeko lurrik, ezta industrian lanik ere. Eta industriak ateratako etekinak Italiara joan dira soilik. Irakurri osorik
Honez gain, Italiak erabiltzen duen elektrizitatearen portzentai handi bat Sardinnian produzitzen da eta honek dakartzan ondorio ekologikoak ere larriak dira. Ez hori bakarrik, Sardinnian produzitutako energia hau Italiara joaten da zuzenean eta Italiak Sardinnian saltzen du salneurri altuagoekin. Beraz, Italiako enpresek Sardinnian produzitu, zaborra bertan utzi, Italian energia garbi bezala saldu eta Sardinnian garestiago saltzen du. Negozio energetiko ustiatzaile eta zikina. Energia produzitzeko erabiltzen duten beste modu bat errausketa da, eta errauskailua bere horretan arazo bat izateaz gain, Italiako zakarra Sardinniara ekartzen dute bertan erretzeko, herrialdea haien zabortegi moduan erabiliz. Hala ere, zaborraren kudeaketaren egoera osoa ulertzeko oraindik denbora gehiago behar dugu.
Amaitzeko, ezagutu dugun arazo nagusietako bat, orain ikusi berri dugu; okupazio militarra da. Bertan dago Euopako base handienetako bat eta Italiako okupazio militarraren %60a Sardinnian dago. Gaur Quirrako poligonoan egon gara eta Vila Putzu ere bisitau dugu, poligono honek ondoan duen herrietako bat, naiz eta ez den ondorioak sufritzen dituen herri bakarra. Poligono militarrek lurrak lapurtzeaz gain, osasun arazoak, eta ondorio ekonomiko zein ekologikoak eragiten dituzte. Quirrako poligonoan gurekin egon den Libe.r.u-ko militanteak azaldu digunez hiru motatan explotatzen dute espazio hau. Lehenik eta behin base militarra denez, ejerzitoek formakuntza zein gerretarako prestaketak bertan egiten dituzte, beraz, beste batzuen artean misilak zein armak probatzen dituzte, askotan osagai kimikodunak, hauek itsasoan zein lurretan gelditzen dira, kutsadura eraginez, baita inguruko herritarrei gaixotasunak sortuz. Honez gain, lurretik uhinen bidez kontrolatzen diren distantzia luzeko misilak probatzen dituzte, uhin horiek potentzia handia behar dute eta tumoreak sortzen dituzte.
Gainera, espazio hau enpresa pribatu armamentistikoei alokatzen zaie, eta hauek merkatura atera aurretik bertan probatzen dituzte arma guztiak, arma kimikoak barne, beraz esan dezakegu hauek duten eragina inguruko herritarrengan probatzen dela. AEBk Vietnameko gerran erabili zuten “Agente naranja” ere bertan probatu zuten, eta hemengo herritarrek gerra hartako soldaduek izandako gaixotasunak pairatu dituzte.
Azkenik, gerrarako munizio zaharrak, hau da, soberakinak errausten dituzte bertan eta ez bakarrik Italiakoak. Honek eragiten duen kutsadura ere larria da eta guzti honek ematen duen dirua gainera ez da Sardinnian gelditzen, Italiak jasotzen baitu. Beraz, Sardinnian egiten dira inork ondoan nahi ez dituenak eta berriz ere Italia da irabazten ateratzen dena. Quirra ondoko artzainen %60ak minbizia edo gaixotasun arraroak pairatzen ditu, horregatik esaten da Italiak genozidio programatua burutzen duela.
Beraz, argi geratu da Italia Sardinniaz baliatzen dela bere interesak asetzeko. Alde batetik, ingurugiroa izorratzen du poligono militarrak sortuz edota industriarako eraikinak ezarriz; bestalde, herritarrak erabiltzen ditu esplotazio hori burutzeko. Beraien herrietatik bota izan dituzte herritarrak eremu militarrak eta industrialak sortu dituztenean, eta askori beldurra sartzen diete honen inguruan hitz egin ez dezaten. Egoera honetan, Italiak, bertan egiten duen zapalkuntza ekintza on baten moduan saltzen du, bertako biztanleriari lana ematen diola argudiatuz. Argi geratu zaigu, lan horiek puntualak izaten direla eta eragin negatiboak aldiz, epe luzekoak. Jendeak baina, egoera hau ez du horren argi ikusten eta dependentzia sentimendua da italiarrekiko dutena. Norbaitek oraindik ez du argi Sardinnia Italiaren kolonia bat dela?
Hala ere, Libe.r.u. guzti honetan lanean dabil. Lehenik eta behin, herrian kontzientzia zabaldu nahian eta bestalde, beraien herri independiente eta sozialista osatu nahian. Ez dute lan erraza eta apostua handia da, baina erakutsi digute lan bikaina egiten ari direla.