Euskal Herria no camina sola! Nekane libre! Free Nekane!

Aurreko larunbatean Nekane Txapartegiren aldeko manifestazioa burutu zen Bernan (Suitza), bere estradizio eskaria gelditu eta Suitzan asilo politikoa eskuratu dezan aldarrikatu asmoz. Beste behin ere, mobilizazio honekin eta aurretik egindako beste hainbatekin, Suitzako herri langileak elkartasuna herrien arteko xamurtasuna dela erakutsi digu. Mila bat kilometrora dagoen herrialde honetan, asko izan dira Euskal Herritarrekiko egindako elkartasun keinuak. Beste behin ere, Nekanerekin elkartasunez egindakoa txalotzekoa da ezbairik gabe.


Tamalez, Nekane ez da estradizio eskaera bati aurre egin behar dion lehen euskal militantea. Ezta asilo politikoa eskatzen duen lehena ere. Ez da lehen aldia, eskari horien aurrean beste herri langile batzuk mobilizatzen direla. Denon gogoan ditugu Filtroko gertakarietan euskal errefuxiatuen aldeko mobilizazioetan eraildako Roberto Facal eta Fernando Morroni.


Horrelako gertakariek eta jasotako elkartasunak, gure lanean gogor jarraitzeko indarra ematen digu. Ez gaude bakarrik, eta badakigu gure borrokan bidelagunak baditugula. Gaurkoan, Free Nekane Plataformari eta nola ez Suitzako EHLko lagunei eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, eta borrokan jarraitzeko animoak bidaltzen dizkiegu gure herri txiki honetatik. Denon borrokarekin Nekane libre izango baitugu kalean berandu baino lehen!


Gora elkartasun internazionalista!
Estradiziorik Ez! Asilo politikoa orain!
Nekane libre!