Abdullah Öçalan-en askatasunaren aldeko nazioarteko martxa

Öçalanen askatasuna eskatzeko nazioarteko martxa bat burutuko da datorren otsailaren 1etik 11era. Martxa hau Luxenburgotik Strasburgora izango da eta bertan euskal ordezkaritza batek parte hartuko du. Hala Bedi irratiko eta Askapenako kideak bertan izango gara, martxaren berri emateko eta Herri Kurdiarekiko joan-etorriko elkartasuna adierazteko.

Gogoratu behar dugu Öçalanen 1999. urtean atxilotu zutela Nairobin (Kenia) buruturiko polizia opearzio izugarri batean. CIA, Mossad, MI5 eta Turkia zein Europar Batasuneko hainbat estatuetako zerbitzu sekretuetako agenteek antolatu zuten atxiloketa eta ordutik Imraliko uhartean bakarturik dute Öçalan. Hainbat iturriren arabera, urteetan zehar jasandako tortura fisiko zein psikologikoek bere osasun egoeran izugarrizko kaltea eragin dute ordutik.

Euskal Herrian oso ongi dakigu zer den tortura, dispertsioa, isolamendua... Horrexegatik joango gara martxa honetara, Öçalanen eta Herri Kurdiaren askatasuna eskatzera.

Öçalan askatu!
BIJI KURDISTAN!