Guk ere argi daukagu: Errekaleorren aurkako erasorik ez! Herria bizirik!
(debajo el comunicado de los EHLs)
Amorruz, baina, poztasunez hartu genuen duela bi aste eman zen Errekaleorren kontrako erasoa. Amorruz, udaletxea, Ibedrola eta Poliziaren arteko hirukoteak, beste behin ere Errekaleor Bizirik! bezalako proiektua oztopatu nahi izan zuelako. Baina, poztasunez, Errekaleor defendatzeko herri borrokalari bat ikusi genuelako bizirik. Argindarra kentzea lortu bazuten ere, argi geratu zelako gurea dena defendatzeko hartu zen autu garbia. PNVk ordezkatzen dituen interesen aurrean, bizirik dagoen herri bat dagoelako momentuan sortutako amorru hori antolatzeko prest!
Duela 3 urte Errekaleor Bizirik! proiektua jaio zenetik asko izan dira Askapenak Errekaleorreko auzo askean burutu dituen jarduera eta ekimenak: Formakuntzak, jaialdiak, muralak... Asko izan dira ere nazioartetik Euskal Herria ezagutzera etorri, errekaleorreko etxeetako ateak zabalik bilatu eta kontrabotere esperientzia hau bizi izan duten kideak. Horrela ulertzen dugu, Errekaleorren kontrako edozein eraso, gure kontrako erasoa ere badela. Kapitalak dena eskuratu nahi duen garai honetan, beste harreman eta bizitzeko eredu batzuk bilatzen ditugun mugimenduei espazio aske bat eskaintzen digun proiektua zalantzan jarri nahi dutelako. Beste mundu bat eraiki nahi dugun guztion kontrako eraso bat bezala ulertzen dugu. Errekaleor ez delako soilik auzoan bizi direnen bizi proiektu alternatibo bat, baizik eta, Gasteiz eta Euskal Herriko herri mugimendua elikatzen duen espazio bizi bat. Azken urteetan Europako txoko ezberdinetako mugimenduentzat erreferente bilakatu dena gainera.
Horregatik, Askapenatik, argi daukagu Errekaleor defendatu behar dela, argi daukagun bezala, zergatik kolpatzen duen kapitalak. Errekaleorreko pareta batean Herriak libre! jartzen duen mural bat dago, gure kontra egin zen epaiketa ekartzen du gogora. Orduan egin bezalaxe, herri mugimenduaren kontrako edozein eraso, gure kontrako eraso bezala hartzen dugu. Hortaz, Errekaleorrek gure kontrako erasoan erakutsitako determinazio berdinarekin egiten dugu bat orain Askapenatik Herria bizirik! Dinamikarekin. Beraz, Ekainaren 3an egingo den mobilizaziora bat egiten dugu eta Euskal Herriko internazionalistak Foruen plazatik irtengo den zutabe internazionalistarekin bat egitera animatzen ditugu.
Internazionalismotik argi daukagu!
Errekaleorren aurkako erasorik ez!
Herria bizirik!
Desde los comités de solidaridad de Euskal Herria Euskal Herriaren Lagunak, queremos trasmitir nuestra solidaridad a l@s compañer@s que estáis resistiendo y construyendo Errekaleor Bizirik!
En los últimos años hemos tenido la oportunidad de conocer vuestra lucha y proyecto transformador. Hemos compartido debates, luchas, y buenos momentos en vuestras visitas en Italia, Andalucia... Y nos habéis dado más razones para seguir dando solidaridad a este pequeño pueblo resistente del corazón de Europa.
Por todo ello, os queremos dar todo nuestro apoyo y solidaridad y hacemos llamamiento a la manifestación del 3 de junio en Gasteiz. Los que no podamos asistir por las largas distancias que nos separan, también estaremos con vosotras en espíritu y también socializando en nuestros pueblos vuestra lucha!
Por que el internacionalismo es la ternura de los pueblos!
Herria bizirik!