Maiatzak 1. Langileon Europa eraikiz, apurtu kapitalaren Europa
"Parece que damos por hecho que estamos en la Unión Europea y parece que no hay vida fuera de la Unión Europea, y damos por hecho que la moneda es el euro y no puede haber otra porque fuera del euro está el caos. Nosotras decimos que el caos es ahora, la pobreza es ahora.»
Anna Gabriel i Sabaté
Flexiblizazioa, pentsioen murrizketak, lan erreproduktibo ez aitortua, zerbitzu publiko eta sozialen pribatizazioa, gizon eta emakumeen arteko soldata ezberdintasuna, lan baldintzen okertzea, lan osasunaren okertzea, heriotza... Hau da Europar Batasunaren menpe bizi garen langileon egoera orokortua. Gastu soziala distribuziorako azpeigiturak (AHT, superportuak...) eraikitzeko erabiltzen duten bitartean; etxe kaleratzeak, desnutrizio kasuak eta pobreziaren handitze orokortua ematen ari da gure langile auzoetan.
Bestalde, Europar Batasuneko Estatuak, beren «segurtasun» sistemak gogortzen jarriatzen dute, lege errepresiboak, barne eta kanpo ministeritzen partiden handitzeak, Schengen eta PESCO bezelako akordioak, mugen itxiera... Haiek eragindako gatazka sozialei indarkeriaren bitartez erantzunteko prestatzen ari dira.
Gurean, burujabetzaren inguruan egiten ditugun irakurketa gehienetan, frantziar eta espainiar Estatuak dira gure burujabetzaren galeraren errudun nagusiak. Gutxik ukatuko dute arrazoiketa honen funtsa. Hala ere, gure ustez, langileon interesak defendatzerako garaian, garrantzizkoa iruditzen zaigu Europar Batasunaz hitz egitea. Burujabetza, egun, estatu bat izatetik aratago neurtu behar den kontzeptua da. Herri bat burujabe dela esateko, eta beraz, burujabetza herrialde bateko herritarrek beraien etorkizuneko bizitza ekonomikoa, soziala, territoriala eta kulturala antolatzeko duten gaitasun gisa ulertzen badugu, ez da nahikoa estatu baten eraikuntza soilarekin. Estatu hori eraikitzen den markoa ere garrantzitsua da. Eta hor dago Europar Batasunak errealitate hau baldintzatzeko duen indarra. Legeak Estatu espainolak edo frantsesak ezarri arren, EBk horretan eraginik ez duela pentsatzea akats larria dela deritzogu. EB baitan legokeen Euskal Herria independiente bat baldintzatua izango ez zela pentsatzea bezala.
Beraz, maiatzaren lehen honetan, Askapenatik, ekarpena egin nahi diogu langile mugimenduari, herri langilearen interesen defentsan, Europar Batasunaren aurkako borroka bere baitan kokatu dezan. Europar Batasuna, Europako burgesia trasnazionalak bideratutako proiektu politikoa da, eta bere interesak aurrera ateratzeko sortua izan zen. Beraz, ez die inoiz langile klasearen beharrizanei erantzungo. Alderantziz, hauen aurka joango da etengabe. Hortaz, langile klasearen interesak defendatu eta burujabetzarako bidea zabalduko duen edozein proiektuk, Europar Batasunarekiko kritika argia izan beharko du bere baitan ezbairik gabe.
Horregatik kapitalaren Europarekin bukatzeko borondatea dugu eta Europar Batasunarekin bukatzea dugu helburu, langileon Europa eraiki nahi dugunontzat ezinbesteko pausua izango baita kapitalaren herramienta hau eraistea. Beraz, zentzu honetan, dei egiten diogu Euskal Herri langileari Europar Batasunaren kontrako borrokara batzera. Honek bakarrik zabalduko baitizkigu gure interesak defendatzeko aukerak.
Gora munduko langileria!
Gora Euskal Herri langilea!
Gora maiatzaren lehena!
Langileon europa eraikiz, apurtu kapitalaren europa!