Euskal Herritik elkartasuna, Öcalanen aldeko martxa luzean
Egun on lagunok!
Hemen, Ocalan eta preso politiko kurduen askatasunaren aldeko martxa honetan, Kurdistango askapen borrokarekin elkartasuna adierazi nahi dugu Euskal Herritik. Herri kurduak eta Euskal Herriak borroka bera dugula argi dugu, bi herriak estatu zapaltzaileen biktimak gara, eta biktimak izateari utzi eta geure askatasunaren alde borrokatzea erabakitzen dugun unean, estatuek espetxeratu, torturatu eta erailtzen gaituzte.
Guk, herri internazionalista gisa, argi dugu munduko herrien askatasunaren alde egin dezakegun ekarpenik hoberena, errepresioaren gainetik Euskal Herria askatzea dela. Eta hemen eta orain, munduko preso politiko guztien askatasuna eskatzen dugu, askatasunaren aldeko borrokalari guztiak geurekin batera borrokan behar baititugu kapitalismo heteropatriarkalaren kontra.
Euskal Preso, Iheslari eta Deportatu politikoak etxera!
Munduko preso politikoak kalera!
Gora Euskal Herria Askatuta!
Biji Berxwedana Kurdistan!
Luxenburgon, martxan parte hartzen ari garen euskal herritarrak,
2020ko otsailaren 10ean