Ahmad Sa'adat askatzeko kanpainaren deialdia
Palestina Askatzeko Herri Fronteko (PAHF) idazkari nagusi Ahmad Sa'adaten aurkako epaia heldu den abenduaren 25ean plazaratuko dutela espero da.
Hori dela eta, elkartasunerako nazioarteko deia egin du Ahmad Sa'adat askatzeko ekimenak (www.freeahmadsaadat.org). Sa'adat egun Palestinan dauden 11.000 preso politikoetako bat da. 2006-ko martxoan Israelgo soldaduek Jerikoko espetxetik bahitu zuten eta ordutik espetxe israeldar batean dago.Ordutik hona, Sa'adaten aurkako epaiketa behin eta berriz atzeratu dute. Epe honetan, Sa'adatek uko egin dio epaitegi israeldarrak onartzeari. Epaileen aurrean hitz egin duenean, epaile militarrak herri palestinarrak pairatzen duen okupazioaren beste tresna baino ez direla nabarmendu du.
Sa'adat Palestinako Agintearen zuzendaritzapean dagoen Jerikoko espetxean zegoen, AEBtako eta Britainia Haundiko polizien zaintzapean. Israeldarrak kartzela hori hartu eta Sa'adat eta beste preso batzuk bahitu zituzten.Ahmad Sa'adat Askatzeko Kanpainak salatu duenez, Mendebaldeko estatuok Israelek Palestinan ezartzen duen okupazioaren laguntzaileak direla frogatzen du bahiketa honek.
Guzti hau dela eta, Sa'adaten sostengu komiteak eskaera hau luzatzen dio nazioarteko talde eta eragileei:
- Abenduaren 25ean epaiketara joatea. Deialdi hau abokatu, parlamentari eta giza eskubideen alde lan egiten dutenei zuzenduta dago. Bertara joan nahi bada, info@freeahmadsaadat.org helbidera idatzi behar da.
- Ahmad Sa'adat eta preso palestinarren aldeko aldarrikapena egitea. Mundu osoko erakundeak dagoeneko Ahmad Sa'adat eta preso palestinarren askatasuna eskatu dute. Adierazpen hauek nazioarte mailan presio eragitea dute helburu. Elkartasun mezuak info@freeahmadsaadat.org helbidera igorri behar dira.
- Egoeraren berri eman eta mobilizaziora deitu. Deialdi hau zabaldu. www.freeahmadsaadat.org helbidean Ahmad Sa'adat eta preso palestinarren askatasuna eskatzen duten aldarrikapenak sinatu daitezke eta parlamentariei eta giza eskubideen elkarteei kasu hau salatzea eskatu daiteke.
- Ahmad Sa'adat eta preso palestinarren aldeko ekimenak antolatu. Eskola maila ekitaldia edo Israelgo kontsulatu baten aurrean kontzentrazioa izan daitezke. Ekimen hauen berri eta argazkiak info@freeahmadsaadat.org helbidera bidaltzea eskatzen du Ahmad Sa'adat Askatzeko Kanpainak.
- 11.000 preso palestinar daude okupatzaileen espetxetan askatasunaren alde borrokan. Abenduaren 25ean ekin Ahmad Sa'adat eta preso palestinar guztien askatasunaren aldeko ekimenei.
AHMAD SA'ADAT ASKATZEKO KANPAINA
www.freeahmadsaadat.org
info@freeahmadsaadat.org