Euskal Herria 3garren Eskozian egindako nazioarteko futbol txapelketan

glasgow celtic supportters racismEkainak 27an, Green Brigadek, Glasgow Celtic taldearen supporter taldeak, arrazakeriaren aurkako nazioarteko futbol txapelketa bat antolatu zuen Glasgown, Eskozian. 14 taldek parte hartu zuten: Celtic supporter talde batzuk, Afrikar errefuxiatu talde batzuk: Kamerun, Sudan, Zinbabwe besteak beste, errefuxiatuen aldeko talde batzuk, Eskoziako nesken ligako talde txapelduna , eta Euskal Herria. Euskal Herrikoa talde mixto bakarra izan zen, eta Polonia, Irlanda eta Madrileko jokalariek ere parte hartu zuten Euskla Herrikako beraien elkartasuna adieraziz.

Euskal herria final erdietara heldu zen talde europear bakarra izan zen, besteak 3 talde afrikarrak izanik. Tamalez, txapeldun geratu zen taldearen aurka galdu zuen Euskal Herriak: Kamerun.

Egun osoan zehar oso giro ona egon zan jokatzaile eta animatzaile guztien partetik, eta trikitixa soinuaren laguntzaz jokatu zen finala eta trofeo banaketa ere.