Askapenako brigadistek II-SP babestu dute

brigadistak09Askapenako brigadistek babestu dute gaur Iniziatiba Internazionalista-Herrien arteko elkartasuna hautes zerrenda. Brigadistek bigarren formakuntza asteburua bete dute, eta bertan, besteak beste, hainbat herritako erakunde eta pertsonek bultzatutako ekimen hau hizpide izan dute.
Internazionalismoa praktikan jartzeko era eredugarria izan da eta horregatik babesa eta bultzada eman nahi izan diote argazki horren bidez. Gainera aurtengo brigadetan Iniziatiba Internazionalistak egindako keinu internazionalistaren berri ere emango dutela iragarri dute. Brigadisten helburuetako bat Iniziatiba Internazionalistak landatutako haziari segida ematea izango da eta, beraz, Palestinan, Sardinian, Mexikon, Kuban, Venezuelan, Bolivian, Wall Mapun eta Uruguay-en Euskal Herriak elkartasun gehiago jaso dezan, eta modu berean, Euskal Herrian beste herri batzuenganako elkartasuna gehiago eta hobeto jorratzen saiatuko dira.