Palestina. I kronika.

check-point

Lur palestinarretan ikusten eta bizitzen ari garenarekin hasi aurretik agur bat bidali nahi diegu indar okupatzaile sionistaren errepresioarengatik sartu gabe geratu ziren bi brigadistei. Esan beharrik ez dago haiek izan zirela hemengo injustizia nozitzen aurrenak.

Lehengo bi egunak Jerusalemen pasa genituen eta gure begiekin ikusi izan ahal genuen alde zaharreko karriketan zegoen presentzia polizial eta militarra. Horretaz gain kaleak kameraz josita zeudela ere nabarmentzekoa da. Alde zaharretik atera ginenean Veoliak boikotarengatik utzi zituen tranbiaren lanak ere ikusi genituen, hala ere, aipatzekoa iruditzen zaigu alde judutarrean ikusi genuen okupazioaren aurkako elkarteratzea. Jerusalem atzean utzirik Ramallah-rako bidean jarri ginen. Apartheidaren harresira hurbiltzen ari ginen bezela lehenengo check pointa ikusi genuen, esan behar uste baino errazago igaro genuela.

Ramallah da Zisjordaniako hiriburu ekonomikoa eta Al-Fatah-ren feudoa, bertan ere nabarmena iruditu zitzaigun hirian zegoen Autoridade Nazional Palestinarreko indar polizial eta militarren presentzia. Honen zergartia gure Ramallah-ko lagunek esan zigutenez Al-Fatah-k duen beldurra da. Nonbait Hamas hartzen ari den indarra ez azaleratzeko eta Hamasekoei edozein zokoetan presentzia ukatzeko , ez genuen ez kartelik, ez kufi berderik ikusi. Egun batean Zestoarekin anaituta dagoen Bir Zeit herriko unibertsitatera joan ginen Jerusalemen inguruko hitzaldi batzuk entzutera. Hitzaldi hauetan sionistak Jerusalem nola kolonoez josi nahi duten aipatzen zuten. Hizlari batek ere aipamena zuzena egin zion tranbiari, esanez kolonoak alde zaharrera gerturatzeko instrumentua zela.

Ramallah-n behin gure egonaldiko agenda osatu ostean Jeninera abiatu ginen. Bidean hainbat kolonia judutar ere ikusi genituen eta berriro ere gure harridurarako check pointak oso erraz pasa genituen, ez gintuzten geratu bide guztian. Hiri honetako errefuxiatuen eremuan 2002an izugarrizko sarraskia egin zuten indar sionista okupatzaileak Ariel Sharonen agindupean, emaitza: 62 hildako eta etxeen %80 birrindurik. Jenin PFLP-ko(Palestinaren Askapenerako Herri Frontea) ikasle mugimenduarekin bildu gara bertako unibertsitatean. Bertako ikasle mugimenduen bulegoak ikusi genituen eta hemen ere aipatzekoa Hamasen bulegoa itxita zegoela. Lagun batek esan zigunez, denek dakite nor diren baina Hamasen izenean zerbait egiten badute Autoridade Nazional Palestinarrek atxilotu egiten dituzte. Hitz aspertu luzean egon ginen ikasle hauekin eta gogorra egiten zitzaigun entzutea nola denek senideren bat sionistek hila edo espetxeratu eta torturatua duten, beraien artean ere bazen 3 urtean kartzela sionista batean egondako bat. Jeningo esperientzia gozoa ahoan dugularik Jericora iritsi gara Belenera joan aurretik historiako hiri zaharrena ikustera.

Aste honetan ikusitakoarekin ondorio zehatza atera dugu, Al-Fatah-k bere herria nola saltzen duen alderdiaren interes ekonomiko eta politikoengatik, Euskal Herrian orain arte antzeko zerbait bizi izan dugu, gehienbat alderdi jeltzalearen eskutik.

GORA EUSKAL HERRIA ETA PALESTINA GORRI ETA ASKEAK!! HAMAIKA HERRI BORROKA BAKARRA!! Jericon 2009ko abuztuaren 6a.