Maputxeen borroka islatzen duen dokumentala proiektatu dute Iruñean

Maputxe herriaren borroka, Iruñeako Zabalñdi lokalean

Ostegunero tematika sozialeko pelikula bat proiektatzen ari dira Zabaldi elkatasun etxean, eta aste honetan Maputxeen borroka Euskal Herrira gerturatzeko tartea hartu zuten Askapenaren eskutik. “Apaga y vámonos” dokumentala ikusi eta ondoren neska maputxe batekin hitz egitea izan zuten bertaratutakoek, bere esperientzia pertsonala ezagutu eta sortutako zalantzak argitzeko.

Marcha Patriotica ezkertiar mugimenduko burua hil dute Colombian

Roberto Cortes, Marcha Patriotica mugimendu ezkertiarreko eledun eta burua tiroz hil dute Colombiako Campoalegre herrian, herrialdeko hegoaldean.

Mugimenduak berak jakitera eman duenez, ezezagun batzuk bost tiro eman dizkiote Roberto Cortesi bere semearekin Campoalegreko kaleetan zela.

Antza, erasoaren ondoren Neivako erietxera eraman dute Cortes, baino ordu batzuk beranduago bertan hil da.

Marcha Patrioticaren arabera, Campoalegreko nekazarien buruzagi ezaguna zen Cortes eta aktiboki parte hartu zuen pasa den udan nekazariek egindako greban.

Mugimenduak salatu duenez, Cortesekin 25 dira dagoeneko aurten hil dituzten kide eta buruzagiak.

(Naiz.info)

Sardigna herriaren inguruko hitzaldia izango da ostiralean Urretxu eta Zumarragako gaztetxean

Datorren ostiralean, hilaren 22an eta 18:00etan hasita, Sardinia herriari buruzko hitzaldia antolatu dugu Urretxu eta Zumarragako Gaztetxean bertako Gazte Asanbladarekin batera.

Hitzaldiaren helburua askatasun bila eta bere historia eta gaur egongo egoera aztertzea izango da.

Auzitegi Nazionalak absolbituta, aske geratu dira Lander eta Aingeru

Madrilgo Auzitegi Nazionalak autobus bat erretzea leporatuta epaitu zituen Lander Fernandez eta Aingeru Cardaño santutxuarrak absolbitu egin dituzte. Biak aske geratu dira dagoeneko.

2002. urtean Bilbon autobus bat erretzea egotzita, Lander Fernandez eta Aingeru Cardaño santutxuarrak iragan astelehenean epaitu zituen Auzitegi Nazional espainolaren Zigor Aretoko Bigarren Sekzioak, eta biak absolbitu egin dituzte.

Absoluzioaren berri izan eta ordu batzutara utzi dituzte aske.

Leer la noticia de la absolución de Lander Fernández y Aingeru Cardaño

Orriak