3 urte joan dira "Gebara gune internazionalista" itxi behar izan genuenetik, baina bueltan gatoz, Indarberriturik eta gogoberriturik.
"Herriok harro" Gasteizko zein kanpoko internazionalista eta iraultzaile guztientzat ateak irekita dituen gunea da bilerak egiteko leku bat, liburu eta bideo ederrak ezagutzeko lekua, eta denda txiki bat duena autogestioa laguntze aldera, bolondres lanari esker irekiko duguna.
Kutxi kaleko 71. zenbakian aurkituko gaituzue.
Astelehenetik ostegunera 17:00 / 20:30.
Ostiraletan: 17:00 / 20:00 eta 20:30 / 22:30.
Larunbatetan: 12:00 / 14:30
Hemen duzue inagurazio festaren zatitxo bat, jende pila bat mokau ederrak, sagardoa, ardoa eta mojitoa... Beste hamaika urtean!