Urriaren 10ean "Apaga y vamonos" dokumentalaren emanaldia Galdakaon

Urriaren 10ean, ostegunarekin, Galdakaoko Gaztetxean Urriak 12ko datari begira eta "Europa astinduz" dinamikaren lehenengo aktibitatea burutuko dugu.

Hamaika ekimen izango dira datozen egunotan Euskal Haerrian zehar, eta hasteko, aste honetan "Apaga y vamonos. El conflicto hidroeléctrico en Chile".dokumentalaren bideo emanaldia eskeiniko dugu datorren ostegunean Galdakaoko Gaztetxean 19:30etatik aurrera.

Hasitako kanpainak jarraipena izango du ostegunean, hilaren 3an, Galdakaoko Gaztetxean Maputxe herriaren borroka ardatza duen dokumental interesgarriarekin.

"Europa astinduz" kanpainaren komunikatua irakurri

Leer el comunicado de presentación de la campaña "Europa astinduz"

Inperialismoa hondoratu arte, Europa astinduz!

Askapenako kideok: Pasa den urtean izaniko eztabaida estrategikoari erantzunez, "Europa astinduz" urte osoko izeneko dinamikari hasiera emango diogu gaur.

Kanpaina honen lehen ekimena Urriak 12aren baitakoa izango da. Hain zuzen, europear eta batez ere transnazional espainiarrek Abya Yalako herrien aurka daramaten zapalkuntza eta etengabeko lapurreta salatu nahi dugu.

Honetarako, hainbat hitzaldi eta ekimen izango dira datozen asteetan.

EUROPA ASTINDUZ!

INPERIALISMOA HONDORATU ARTE!

TRANSNAZIONALAK KANPORA!

Leer en castellano el comunicado de inicio de la campaña "Europa astinduz"

Pakito gogoan izan genuen atzo Arrasaten

Atzo, irailak 30, 29 urte bete ziren Pakito Arriaran euskal internazionalista El Salvadorren eraila izan zenetik.

Hori dela eta, familiartean, Pakitori omenaldi xume bat egin nahi izan diogu bere omenezko plaka dagoen lekuan.

Ondoren, Irati Tabernan, hitzaldi-proiekzio bat antolatu genuen. Bertan, egungo El Salvadorreko koiuntura aztertzeaz bat, euskaldunek ertamerikako herrialde horretan utzi duten oinazeaz jardun ginen.

Lagunarteko afari batekin eman genion amaiera Pakitoren omenezko egun honi.

Atxilotuak askatu: Herrira aurrera!

Audientzia Nazionalaren aginduz Herriraren aurka egindako sarekadaren ondoren, Askapenak honakoa jakinarazi nahi du:

Beste behin ere estatuen gordinkeria ate joka izan dugu. Beste behin ere atxiloketak, miaketak eta sufrimenduaren luzapenak. Izan ere, herri honek gatazkaren konponbidean pausuak eman ahala estatuek ez dute gatazkaren oinarria bera ukatu eta errepresioaren bidean jarraitu besterik egiten.

Atxilotu eta euren gertukoei elkartasunik beroena adieraztearekin batera, Askapenak dei egiten dio euskal jendarteari mobilizazioetan parte har dezaten. Honela, estatu espainiarrari argi eta garbi utziz, herri dinakima eta herri mugimenduaren aurkako erasoen aurrean, aurrez aurre izango gaituztela, ez gaituztela bildurraren eta etsipenaren estrategia honetan murgilduko. Inoiz baino gehiago aurrera egiteko ordua da:

Atxilotuak askatu!

Herrira aurrera!

Orriak