Irungo manifestazioaren irudia eta komunikatua

Irailaren 19an eraso inperialistaren aurkako kontzentrazioa Gasteizen

Kontzentrazioa Gasteizen "Eraso inperialistarik ez Sirian!" lemapean.
Irailak 19, ostegunarekin 12:00etan General Loma Plazan (Legebiltzar aurrean)

Concentración en Gasteiz con el lema "¡No a la agresión imperialista en Siria!".
Jueves 19 de septiembre a las 12:00 horas en la Plaza General Loma. (Frente al Parlamento).

Khalida Jarrar-ri elkarrizketa

Gaur 8-n  eta Berrian argitaratutako elkarrizketa

Khalida Jarrar, Palestinako Askapenarako Herri Frontearen (PAHF) kidea, Palestinako Kontseilu Legegilean diputatua, eta Palestinako Kontseilu Legegilearen Presoekiko Komitearen presidentea.
 
Palestinan dagoen Askapenaren brigadak Khalida Jarrar, Palestinako Askapenarako Herri Frontearen kidea eta Palestinako Kontseilu Legegilearen diputatua, elkarrizketatzeko aukera izan du.

Elkarrizketan zehar herri palestinarraren egungo egoeraren eta okupazio sionistaren aurkako borrokaren alderdi batzuk azaldu ditu. Horretaz gain, Khalidak aprobetxatu du elkarrizketa Israelgo espetxe batean dagoen Ahmad Sa'adat-en, PAHFeko Idazkari Nagusiaren, partez elkartasun agurra Euskal Herriari helarazteko.

El Salvadorreko borroka eta bizipenak jasotzen dituen La Chelita nobela aurkeztuko dugu Arrasaten


Irailaren 22an
, igandearekin, arratsaldeko 18:00tan eta Arrasateko Irati Tabernan El Salvadorreko militante internazionalisten bizipenak eta testigantzak kontatzen dituen nobela grafikoa aurkeztuko dugu.

Liburuaren aurkezpena izango da, eta bertan izango dugu nobelako protagonista nagusia "La Chelita".

Orriak