Juarez, Juarez Hiria deritzoguna, Chiuhaua estatuaren iparraldean kokatuta dagoen bi milioi biztanleko hiria da. Nahiz eta hiria gaztea zein ezaguna izan, urte luzetako historia du. Biztanleen ustetan ez da historia eraikinetan kokatu behar baizik eta kaleetan; betidanik, eta kapitalismoa hedatu zenetik are gehiago, kontinente txikitzailearen negozio-ate bilakatu delako.
Begirada azkar batean, troka baten edota oinez hiri lasaia, baketsua eta maitekorra ematen du. Pelikulek deskribatzen ohi duten bezalakoa. Zer gertatzen da kaleetan munduko bigarren hiri arriskutsuena izateko? Zer ezkutatzen dute orduan begirada beldurtiek eta pauso labainkorrek?
Edozelako duda barik Mexikoko zein Juarezeko arazoa urte askotatik hona emandako politika kapitalistaren ondorioa da. Botere banaketa oso desorekatuta dago, militarizazioa da aitzakia askoren ondorioa, herritarrak inoizko behartasun eta pobrezia tasa altuenean bizi dira. Polarizazio nabarmen horren aurrean, zein da Gobernuaren erantzuna? Zapalkuntza eta eskubideen murrizketa. Juarez mugan egoteak, ordea, areagotu egiten du errepresio egoera.