KK-colaren aurkako Poteo-kalejira Bilbin

cocacola bilbaoUztailaren 22an nazioarteko CocaColaren aurkako eguna izan zen eta Euskal Herrian ere oiartzuna izan zuen deialdiak. Bilbin edari honen aurkako poteo-kalejira aldarrikatzailea egin zuten Bilboko Askapenako lagunek. Pegatina plastifikatuak banatu zituzten, komunikatua zabaldu eta ekitalditxoa ere izan zen.bilbao coca cola

Asko dira munduan CocaColak zapaltzen dituen herriak eta herritarrak, batez ere, Colombiako CocaColako langileak (paramilitarrek 9 hil dituzte eta hamarnaka ihes egitera behartu, Sinaltrainal sindikatukoak).

Trasnazional inperialiste aurrean ere:

herriok independentzia!!!!

Uribe kostako Askapenaren bilera irekia

2010ean hainbat Abya Yala-amerikar estatuen independentziaren 200. urteurrena ospatzen da BENETAKO INDEPENDENTZIA?

Zein da internazionalismoaren garrantzia Euskal Herrian?

non? Algortako aldai patronatuan, tellegorri plazan (kasino plazatik gertu)

noiz? uztailaren 27an, arrastiko 19:30etan

Etor zaitez zure iritziarekin, herrion independentzia lortzen laguntzera!!!!!!!

Galiziako aberri eguna uztailaren 25ean, 'Dia da Patria Galega'

dia da patria galegaDatorren igandean, hilak 25, 'Dia da Patria Galega' edo Galizako aberri eguna izango da. Galizak, Euskal Herriak, Herrialdea Katalanek eta espainiar estatuak zapaltzen dituen beste nazioek bezala burujabetza exijitzen du herri gisa biziraun eta garatzeko eta langile eta herri sektoreen beharrei erantzuteko bide bakar bezala.

Espainiar asimilazio politikari aurre egin eta askapen prozesuan aurrera egiteko indar metaketaren bideari ere ekin diote galiziar ezkertiar eta independentistek. Horren ondorio da Santiagon igandean Dia da Patria Galegan egingo duten mobilizazio bateratua: "Kapitalari aurre egiteko, hemen eta orain, burujabetza nazionala" lelodun nazio manifestazioa.

Askapenak elkartasun internazionalistarik gorriena adierazi nahi dio Galizari eta, bereziki, galiziar langile eta herri sektoreei.

Ezker abertzalearen delegazio batek parte hartuko du mobilizaio honetan 'causa Galiza', autodeterminazioaren aldeko indarrak batzea helburu duen erakundeak gonbidatua. Mahainguru baten ere izango da delegazio katalan eta galizarrekin batera. Horretaz gain Galizako eragile  politikoekin bilduko da delegazioa hau 'Zutik Euskal Herria' aurkezteko asmoz.

La Izquierda Abertzale estará presente en Día da Patria de Galiza (ezkerabertzalea.info)

'Causa Galiza Dia da Patria' bideoa hemen ikusgai

Gora Galiza askatuta!
HERRIOK INDEPENDENTZIA!

Iniciativa solidaria en la muga entre los estados francés e italiano por el caso de Jon Anza

jon anza, iniciativa frejusEl pasado miércoles, 14 de julio, coincidiendo con el aniversario de la Revolución francesa, tuvo lugar una acción solidaria de la mano de el grupo 'Euskal Herriaren Lagunak' (grupos de solidaridad con el pueblo vasco) en la frontera entre Francia e Italia, en el tunel de Frejus.
Los y las activistas reivindicaban la verdad sobre la desaparición (y más tarde la muerte) del militante vasco Jon Anza, repartiendo octavillas a los conductores (en francés e italiano) y explicando la brutal represión que vive Euskal Herria. Para ello portaron una pancarta y varias fotos de presos. También exijieron la libertad para los tres jóvenes independentistas detenidos en Roma. Además hicieron una gran pintada en el asfalto donde se leía: "la verdad para Jon. Libertad para el pueblo vasco!"
 
Gora herrion arteko elkartasuna!

Orriak