Dagoeneko Grezian dira aurtengo lehen birigadistak! Argazkian ikusten den moduan, KOEko kideek harrera beroa egin diete. 10 egun intentso dituzte aurretik, Atenas, Thessalonika eta Cretan izango dira besteak beste.
Hemen izango duzue aurtengo brigadisten jarraipen osoa
ATENAS: PRIBATIZAZIREN AURREAN, AUTONOMIA SOZIALA ETA AUTOANTOLAKUNTZA
Goizaldeko ordu txikitan heldu ginen Atenasera. Harrera bero eta azkar batekin jaso gintuzten KOEko kideek beraien etxean. Hurrengo egunean, deskantsatuta ekin genion brigadari. Hiru geldialdi izango ditugu: Atenas, Thessalonika eta, azkenik, Kreta.
Atenasen 4 milloi biztanle baina gehiago bizi dira, Grezia osoko biztanleriaren erdia ia. Historia luzeko hiria da, guda asko bizi izan ditu eta bizi ditu egun ere. Borroka horietako memoria presente dago gaur egun hirian. Txoko hauek eta proektu ezberdinak ezagutuz josi dugu gure Atenasko egonaldia. Labur azalduko dizkizuegu ondorengo lerroetan proiektu hauetako batzuk.
Atenasen ostean Thessalonika eta bertako mugimenduak ezagutzeko aukera izan dugu azken hiru egunetan. Biome fabrika okupatua, Omnes errefuxiatuak artatzeko elkartea, uraren pribatizazioaren aurkako mugimendua eta Halkidikiko mehatzeen aurkako mugimenduak ezagutu ditugu zehazki. Zinez interesgarriak denak eta irakaspen askokoak. Hemen duzue bideo kronikan dena labur azaldua.
Brigadako azken geltokia, Kreta. Greziako uharterik handiena da, 600.000 biztanle baina gehiago ditu. Harrera beroa jaso dugu hemen ere, eta gezurrik ezin esan: bertako bizilagunen eskutik txoko zoragarriak eta lasaiak ezagutzeko aukera izan dugu. Dena bilerak ez direnez, ezagututako lagunekin zuhaitzen gerizpean solasaldi ederrak izan ditugu. Solasean aritu gara, besteak beste, turistifikazioaz eta AirBnBren espantsioaz, horrek izandako eraginaz, denetariko liburuez, patriarkatuaz eta emakumeen borrokaz, Euskal Herriko egoeraz eta ezkerreko abertzaletasunetaz; orduak konturatu gabe joan zaizkigu. Kronika honetan, ordea, aurrekoetan bezala, hiru borroka hurbildu nahi ditugu Euskal Herrira.
Orain dela bi aste inguru Bartzelonan elkartu ginen brigadara gingoazen hiru lagunak, ezker independetistaren taberna batean. Abentura hasi genuen leku berean amaitu dugu; zein leku hobeagarik brigada amaitzeko baino. Oraindik Grezian utzitako jendea eta anekdotak oso presente ditugu, eta sentipen anabasa bat barrenea. Zein laburra izan den eta aldi berean zein mamitsua. Kafe goiztiar baten bueltan brigadaren gaineko lehen ondorio eta irakaspenak idaztera animatu gara.