2017ko brigadak

  • Herrialde Katalanetako brigadaren lehen kronika: brigadaren lehorreratzea Balear uharteetan

    Aurten balear uharteak gainontzeko lurraldetik banatzen dituen itsaso zatia lehen aldiz zeharkatu du Herrialde Katalanetako brigadak. Bertan, erakunde ezberdinen eskutik, distantzia fisiko hau horretara bakarrik mugatzen ez dela ziurtatu dugu. Uharteak Herrialde Katalanen barne dira baina euren artean ez dute artxipelago nortasun bateratu bat, baizik eta irla bakoitzak bere identitate propioa garatu du.


    Uharteak lau irla ezberdinez osatuta daude: Mallorca, Menorca, Ibiza eta Formentera, hauetan garrantzitsuenak lehen biak izanik. Frankismo garaitik hona denek jasan dute, orokorrean itsaso Mediterraneko kostak bezala, turistifikazioa. Hau, ordea, maila ezberdinetan eman da. Ibizak eta Mallorcak gogorrago pairatu dute lurraldearen suntsipena eta eraikuntza masiboa besteak beste, 60.hamarkadatik esleitu zitzaielako Europa iparraldeko turisten erretiro paradisu papera. Menorca aldiz, beranduago batu zen eginkizun honetara, izan ere, 1936ko altxamendu faxistan errepublikaren alde mantendu zen eta honen ondorioz, turismoak ematen zuen diru sarreretatik baztertu zituzten zigor moduan.

    Gure egonaldia Mallorca uhartean burutu da, Palma hirian ain zuzen ere, eta bertan izandako elkarrizketen bitartez irlari buruz atera ditugun ondorioak lekuan lekukoak dira.

  • Herrialde Katalanetako brigadaren 2. kronika: País Valencià, korrontearen aurka igerian

    Balear uharteak atzean utzita Alacanten hasi genuen País Valenciàko ibilbidea. Lurralde honek erritmo eta errealitate oso ezberdinak ditu bere baitan eta leku batetik bestera dagoen aldaketa nabaria da. Hau, hein batean, gaizki deituriko trantsizio garaian jasan zuen espainolizazio gogorragatik da.