Epaiketaren gastuei aurre egiteko zozketako zenbaki sarituak dira:

Espainiar Estatuak militante eta antolakunde internazionalisten aurka urriaren 19an abiatuko duen epaiketaren gastuei aurre egiteko zozketa boletoak atera ditugu. Hauek dira sarituak:

1. SARIA: Iturrieta sagardotegian 4 lagunentzako bazkaria: 01769

2. SARIA: Candido Besa upategian bisita eta 4 lagunentzako bazkaria: 03256

3. SARIA: Elkar Trukeko saskia: 03521

Sarituak idatzi info@askapena.eus helbidera.

Eskerrik asko boletoak erosi eta epaiketari aurre egiteko zuen ekarpena egiteagatik!

 

Greziar herri langilearen aldeko mobilizazioak Euskal Herrian

Ostegunean Arrasaten egindako elkarretaratzea

Greziar herriak bizi duen austeritate eta Nazioarteko Diru Funtsa, Europar Batasuna eta Europako Banku Zentralaren aldetik bizi duten mehatxu eta presio konstateak direla eta, Euskal Herrian eragile politiko, sozial zein sindikalek elkartasunezko elkarretaratzeak deitu dituzte datozen egunetarako:

- Ostiralean, hilak 3, arratsaldeko 18:00etan Iruñeako udaletxeko plazan

- Igandean, hilak 5, goizeko 12:30etan Bilboko Arriagan

Hemen irakurgai, Bilboko elkarretaratzerako eragileen artean adostutako testua.

Larunbatean agerraldi masibo batekin Askapenaren aurkako epaiketaren aurrean abiatuko den dinamika aurkeztuko da

Urriaren 19an hasiko den epaiketa politiko berri honen aurrean larunbatean, uztailak 4 11:00etan Gasteizko Andra Mari zuriaren plazan agerraldi masiboa burutuko dugu auziperatu, internazionalista, eskubide zibil ta politikoen aldeko, ta herri mugienduko kideekin #HerriakLibre dinamika aurkezteko.

Espainiar Estatu inperialista ez da nor inor epaitzeko! Herri bezala, herri rebelde eta internazionalista bezala erantzun dezagun! Zatoz!

Aritz Ganboa auziperatuarekiko elkartasunez bazkari ederra ospatu zuten Arruazun

Bost militante internazionalista zein antolakunde ezberdinen aurkako epaiketaren data jakin berri den honetan, atzoko egunez, ekainak 27, Arruazuko jaien baitan, Aritz Ganboa bizilagun eta auziperatuari babesa adierazi, naiz internazionalismoa garrantzia azpimarratzeko bazkari herrikoa ospatu zuten.

Jende ugari batu zen bazkaritan eta jai giro ederrean, herrion arteko elkartasun sugarrari auspoa eman zioten! Hemen argazki sorta ederra!

Orriak