Espainiar Estatu inperialistak ez du eteten bere errepresio estrategian, herrion aurkako zapalkuntza, militanteen aurkako epaiketa politikoetan edo eta gazte belaunaldien kriminalizazio, atxilotze, espetxeratzea sakontzen jarraitzen du. Epaiketa guzti hauek ordea, beraien porrot ta beldurraren seinale dira. Min eginten diogunaren adierazle. Horregatik, eraso bakoitzaren aurrean indarrak bidekartu beharrean gaude.
Desde la red de solidaridad con Euskal Herria, Euskal Herriaren Lagunak mandamos todo nuestro apoyo a las siete compañeras y compañeros condenados, a sus seres queridos y a toda la juventud vasca combativa.
Una vez más el Estado español ha respondido de la forma más autoritaria y retorcida contra el pueblo vasco al intentar secuestrar en sus cárceles a siete jóvenes compañeros y compañeras por su militancia política en una organización juvenil. Aun así, tres han conseguido esconderse y, como antes otros, seguir la vía emprendida hacia la desobediencia.
Nafarroako hainbat eragilek elkartasuna eta internazionalismoa babesteko Plataforma eratu dute, Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalistaren ilegalizazio eskaeraren aurkako erantzuna antolatzeko. Aritz ganboa eta Dabid Soto nafar auziperatuei ere babesa adierazi diete, 6 urteko espetxe zigorrari aurre egin behar baitiote.
Plataformaren aurkezpen jendetsua Al Nakba egunean izan da, simbolismo adierazgarria hartuz. Honekin adierazi nahi izan dute elkartasuna beharrezkoa dela, atzo bezala gaur ere, eta internazionalismoa ez dela eta ez daitekeela izan delitu.
Plataforma sortu duten eragileak Internazionalistak Auzolanean, Emakume internazionaistak, Askapena, Bardenas Ya, Mugarik Gabe, Sodepaz, El Salvadorrekin Elkartasuna eta BDZ Iruñerria izan dira. Hauen asmoa Nafarroako mugimendu solidario eta internacionalista guztia batzea da, ulertuta “Askapenaren aurkako epaiketa internazionalismoaren aurkako erasoa dela”. Urteetan zehar Askapenaren zein veste eragile eta ONGean brigadetan parte hartutako brigadistek babesa eman diote Askapenari, eta konpromisoa hartu Plataforman. Nafarroako arlo politiko, social eta kulturaleko persona erreferentzialek ere babesa eman diote, eta parte hartu dute agerraldian.
Gaur 67 urte betetzen dira Israelgo estatua sortu zenetik. Maiatzak 15, palestinarrek 'Hodamendia' izendatu zuten eguna. Urtero bezala Palestinarekin elkartasuna lantzen dugun eragileok mobilizazio eta ekimen anitz antolatu ditugu Euskal Herri osoan zehar.
Gaurko deialdiak
Iruñean 17:30etan Katakraketik Nabarreriara kalejira bat egingo dute eta bertan, arratsaldeko 19:00etan Palestinar erresistentziaren aldeko brindisa
Donostian "La sal de este mar" pelikula proiektatuko dute Zuloaga Plazan gaueko 21:00etan Palestinarekin Elkartasuna kolektiboen eskutik.
Bilbon berriz, atzo “la tierra habla arabe” dokumentalaren emanaldiaren ostean, gaur 7 katu gaztetxean, Al Nakba eguna eta borroka internazionalista izango dituzten mintzagai.
Askapenatik ekimenetan parte hartzeko deialdia zabaldu nahi dugu eta bereziki, Palestinar herriari egin dezakegun elkartasun ekarpenik handiena benetako konpromisoak hartzea denez, salto bat eman eta BDZ kanpainarekin bat egiteko gonbidapena luzatu nahi diogu euskal jendarteari.