Hirugarren brigada ere kanporatu du Marokoko Gobernuak Sahara Mendebaldetik

Abuztuan aurreko bi brigadekin gertatu bezala (lehenengo brigada kanporatuaren kronika eta bigarrenarena), bart gauean kanporatua izan da Askapenak Sahara Mendebaldera antolaturiko hirugarren brigada ere.

Bi pertsonaz osaturiko brigada Dakhla herriko hotel batean zela, paisanozko polizia talde handi bat beraien gelara igo eta bertatik joatera behartu zituzten. Horren aurrean brigadistek bertatik joateko asmorik ez zutela jakinarazi zieten, besteak beste hegaldia ere herri hartatik zutelako. Eztabaidan aritu ostean, maletak bildu eta hoteletik irtetea beste erremediorik ez zuten izan. Ondoren taxian sartu arazi zituzten El Aaiunera bidean, aurretik eta atzetik poliziaz eskoltatuta eta telefono linea estaltzen zien aparaturen batekin.

Prozesu soberanistaz

Bideoan eta aurreko kronikak irakurri ahal izan genuen bezala, eragile eta borroka ugari ezagutzen ari dira brigadistak. Egun hauetan sarri hitzegin dute prozesu soberanistaren inguruan hainbat eragilerekin. Kronika honetan, jasotako ikuspuntu eta jarrera desberdinak isladatzen saiatu dira. Gaur, irailak 11 Diada eguna da, hainbat mobilizazio daude deituta eta brigadistak bertan izango dira. Laster kronika hemen izango duzue eskura.

Irailaren 13an manifestazio berri bat egingo dute Irunen Palestinarekiko elkartasunez Israeli Boikot egiteko eskatuz

Beste behin Palestinar herriari elkartasuna adierazteko modurik egokiena Israeli boikota egitea dela azpimarratu dute 30 eragilek baina gehiago gaur goizean Irunen buruturiko agerraldian. Palestinar okupazioarekin amaitzeko, palestinar errefuxiatuek itzultzeko duten eskubidea onartzeko zein azken
batean, palestinar herriaren askatasuna lortzeko tresna eraginkorrena boikot dinamika da. Boikot aldarri honen pean datorren irailaren 13an eguerdiko 12:00etan Iruneko kaleak zeharkatu dituen manifestazioa iragarri dute.

Zentzu berean Palestinarekin elkartasuna etenik gabe adierazi eta euskal gizartea Israeli boikot kanpainarekin konpromisoak hartzera dei egin dute, Euskal Herria sionismorik gabeko herria izatea lortu dezagun.

Komunikatua osorik irakur dezakezu hemen (beherako gazteleraz, abajo en castellano):

Donostiako zinemaldiak nazioarteko BDS kanpainarekin bat egiteko eskatu du Palestinarekiko elkartasun taldeak

Palestinarekiko elkartasun taldeak beste urte betez “zinema palestindarraren testigantza emango zukeen filmaren bat” egon ez eta gainera zinema israeldarra ongi etorria dela salatu dute gaur goizean Victoria Eugenian egindako agerraldia.

Euskaraz audioa: hemen

Audio en castellano: hemen

Donostiako Zinemaldiak Israelen aurkako boikota babesten ez badu ere zinema palestinarrarekiko Israelek garatzen duen boikota ere sekula salatu ez dutela azpimarratu dute.

Guzti honekin batera, eta aldi bereziki udara honetan Israelgo Estatuak Gaza eta Palestinar herriaren aurkako sarraskia oraindik presente dagoen honetan bi eskaera gutun bidez helarazi dizkiete DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Elkarteko partaide diren instituzioei:

Orriak