Unibertsitatea, zentro kulturala, errefuxiatu gunea, landa eremua... okupazioa nonnahi

Palestinako egonaldiaren erdian utzi dute Hebron, eta denbora ziztu bizian agortzen delakoan ailegatu dira Nablusera. Baina, Nablusen pasatako 5 egunak ere , konturatu gabe igaro zaizkie brigadistei. Nablus Zisjordaniako hegoaldean kokatzen den Palestinako hiri garrantzitsuetarikoa da.

Bertan unibertsitatea, Tanweer zentro kulturala edo Balata errefuxiatu gunea ezagutu dituzte. Balatan kilometro karratu batean, 30.000 errefuxiatu bizi dira. Beraietako batzuekin hitz egin eta lehen eskutik jaso zuten Palestinar herriaren zapalkuntza. Okupazioa landa munduan nola bizi duten gertutik ezagutzeko aukera ere izan dute Jordaniako bailaran eta manifestazio berri batean parte hartu dute, konfrontazioan amaitu dena. Hemen brigadisten kronika:

Saharara joandako bigarren euskal brigada ere kanporatu du Marokoko Gobernuak

Abuztuaren 15ean Euskal Herritik Saharako lurralde okupatuetara bigarren brigada bat abiatu zen. Aurreko brigada kanporatua izan bazen ere Askapenatik argi adierazi genuen orduan Marokoko Gobernuak Saharar lurretan ezarritako blokeoa gainditzeko gure borondatea. Horregatik, udara honetako bigarren brigadarekin aurrera jarraitu genuen. Gaurko egunez brigadistek beraiek adierazi digute, bortxaz beste behin ere, Marokoko Gobernuak kanporatu egin dituela. Hemen brigadistek bidali diguten kronika euskaraz eta gazteleraz (en euskera y castellano):

"Guernica 94" Filtroko gertakarien 20. urteurreneko dokumentala

Hemen duzuen hau, Filtroko gertaeren 20. urteurrena dela eta Plenaria, Memoria y justicia antolakundeak egindako dokumental zirraragarria da. “Gernika 94” du izena. Dokumentala ahalik eta gehien zabaltzen aritu dira Uruguayn zehar eta bertan parte-hartzeko aukera ere izan dute euskal herriako brigadistek, bai aurkezpen eta ondorengo eztabaidetan ere. Hemen duzue aurkezpen baten garbatutako tartetxo bat:

“Gehiegizko zigorgabetasuna da”

Argazki galeria ederra eskutik

Atzo, abuztuaren 24an, 20 urte bete ziren Filtroko sarraskia gertatu zenetik. 20 urte luze hauetan inork ez du beregain hartu gertatutakoa, Fernando Morroni eta Roberto Facalen erailketak. Hori salatu nahian, aurtengo leloa “Gehiegizko zigorgabetasuna da” (Es demasiada impunidad) izan da.

Filtroko martxan euria eta txingorra izan ditugu lagun baina ez da aitzakia izan Uruguayko herria berriro ere kalera ateratzeko. Mila lagunekin batera Montevideoko kaleak aldarriz bete ditugu justizia eskatuz eta egoera zalatuz. Amaierako ekitaldian parte hartzeko aukera eskeini digute beste antolakunde batzuekin batera eta bertan gure elkartasuna adierazi dugu. Gertaerak bi herrien memoria historikoan duen garrantziaz hitz egin dugu eta internazionalismoaren borroka dugula ardatz ozen azpimarratu dugu.

Orriak